Kolektiboekiko bilera: #MaiatzaGlobala izango da!Reunión con colectivos: #MaiatzaGlobala izango da!

Lagun agurgarriak:

Zuetako batzuek jakingo duzuen bezala, mobilizazio globalerako deialdia gauzatzen ari da maiatzerako. Gure ustez, aukera ona da gizarte-kolektibo guztiok indarrak batu eta, maila guztietan, salaketa eta aldarrikapen jendetsua, anitza, parte-hartzailea eta sortzailea egiteko, gizartean eta sisteman aldaketa sakona eragingo duena, tokiko ekintza guztiak koordinatu eta batu ditzakeena, egoerak eskatzen duen ikuspegi globalarekin konbinatuz. Uste dugu ezin dugula aukera hau galdu.

Mobilizatzeko milaka arrazoi eta milaka kausa ditugu, gaur egun. Hori dela-eta, gizarte-kolektibo guztiak koordinatzea gustatuko litzaiguke, denok, elkarrekin ekin diezaiegun maiatzean aldarrikapen-jarduera ugari gauzatzeko antolakuntza-lanei eta erabakiak hartzeari,hasiera-hasieratik. Ez dago proposamen itxirik; bidaia-kaiera zuriz dago, eta guztion artean idaztea nahi genuke, askotariko idazkerez, lodierez, kolorez eta mezuez.

Ildo horretatik, jakinarazi nahi dizuegu, oraingoz, Arriaga Plaza erreserbatu dugula maiatzaren 12 osorako, nahi beste kolektibok eta herritarrek espazio hori partekatu eta denetariko jarduerak gara ditzaten. Era berean, egun horretan, arratsaldez, manifestaldi bat egiteko baimena eskatu dugu, pertsona guztiena izango den manifestaldia, gizarte-mugimendu guzti-guztiek euren burua islatuta ikusiko dutena.

Nolanahi ere, gure iritziz, mobilizazioa ez dago zertan Bilbora mugatu, eta, beraz, Bizkaira zabaltzeko aukera ere aztertzeko gonbita egiten dizuegu, mundu osotik zabaldu nahi den bezalaxe.

Azkenik, ahaleginak batzeko behar larrian gaudela deritzogunez, siglak alde batera uztea proposatzen dugu, eta norberaren eta guztion aldarrikapenak eta alternatibak azpimarratzea. Hori dela-eta, M15M Bizkaia osatzen dugunok lehen urratsa emango dugu eta geureak bazter utziko ditugu. Denon aldarrikapenak, denon artean munduratu!!

Zuekin kontatzen dugu!! Proposatzen dizueguna interesgarria iruditzen bazaizue, edo, areago, hortik harago doan alternatibaren bat baduzue, idatzi iezaguzue maiatzaglobala@gmail.com helbidera. Era berean, apirilaren 13an, ostirala, 18:30ean, Boluntako ekitaldi-aretoan (Erronda kalea z/g, 5. zk.ren aurrean) egingo dugun informazio-bileran parte hartzera animatzen zaituztegu. Eta uste baduzue deialdi hau interesgarria izan daitekeela kolektibo edo mugimenduren batentzat, mesedez, helarazi iezaiozue, askatasun osoz.

Agur bero bat.

Maiatza Globala Bizkaian koordinatzeko taldeaEstimados/as compañeros/as:

Como algunos/as ya sabéis, durante el mes de mayo hay un llamamiento a la mo

vilización global. Nos parece una oportunidad de aunar fuerzas entre todos los colectivos sociales, a todas las escalas, en una denuncia y reivindicación multitudinaria, diversa, participativa, creativa y promotora de un profundo cambio en la sociedad y en el sistema, que combine la acción local, coordinada y convergente, con la perspectiva global que imponen las circunstancias. Es una ocasión que no podemos desaprovechar.

Actualmente, tenemos mil razones y mil causas por las que movilizarnos. Por ese motivo, nos gustaría que todos los colectivos sociales nos coordináramos para organizar y decidir conjuntamente, desde el inicio, una amplia serie de actividades reivindicativas que desarrollar el próximo mes de mayo. No hay ninguna propuesta cerrada; la hoja de ruta está en blanco y nos gustaría que la escribiéramos entre todos/as, con diferentes letras, grosores, colores y mensajes.

Asimismo, os comunicamos que, por el momento, hemos reservado la plaza del Arriaga en Bilbao para su uso compartido con cuantos colectivos y ciudadanos/as quieran desarrollar diferentes actividades para todo el día 12 de mayo. Del mismo modo, hemos solicitado permiso para hacer una manifestación para la tarde de ese mismo día, una manifestación que pertenezca a todas las personas y en la que puedan verse reflejados absolutamente todos los movimientos sociales.

Entendemos que, en todo caso, no hay razón para que la movilización se centre exclusivamente en Bilbao, y, por lo tanto, os invitamos también a estudiar la posibilidad de extenderla al resto de Bizkaia, del mismo modo que se pretende expandir por todo el mundo.

Finalmente, dado que entendemos que estamos en la urgencia de aunar esfuerzos, planteamos dejar a un lado las siglas e incidir en las reivindicaciones y alternativas de cada cual y de todos/as en conjunto. Por ese motivo, quienes formamos el M15M Bizkaia proponemos dar el primer paso y dejar de lado las nuestras. Todas las reivindicaciones a una, y entre todas/os, ¡¡al mundo!!

¡¡Contamos con vosotras/os!! Si lo que os proponemos os resulta interesante o incluso tenéis alguna alternativa que vaya más allá, escribidnos a la dirección maiatzaglobala@gmail.com. Asimismo, os animamos a participar en la reunión informativa que tendrá lugar el viernes 13 de abril a las 18:30 h en la sala de actos de Bolunta (c/ Ronda, s/n, frente al n.º 5). Y si consideráis que esta convocatoria puede resultar de interés para algún colectivo o movimiento, os rogamos que se la hagáis llegar, con total libertad.

Un saludo.

Grupo de coordinación de Maiatza Globala en Bizkaia

zp8497586rq
Esta entrada fue publicada en 12-15M, Colectivos, Comisiones y Grupos, Llamamientos, Movilizaciones, Organización 12M/15M. Guarda el enlace permanente.