Banka etikoari buruzko jardunaldia

Banka etikoari buruzko jardunaldia ostiral honetan, hilak 8, Durangon
Banka etikoari buruzko bideoforuma eta hitzaldia antolatu du M15M Durangaldeak, “Ohiko bankaz aparteko eredu eta alternatibak” izenburupean. Ekitaldiaren helburua herritarrei bankaren egungo ereduaren berri ematea eta gai horren inguruan eztabaida sortzea da, egungo krisialdiaren eta sektoreko eskuhartze publikoen baitan. 

“Bankuetako gestoreen abusuen eta jarduera irregularren ondorioz, familia askok etxebizitza, lanpostua eta, areago, gezurren eta irregulartasunen ondoren, euren aurrezkien eskuragarritasuna galdu dute.  Herritarren eskubideak bermatu behar dituztenen pasibitatearen aurrean, egungo ereduaren alternatiba erreala da banka etikoa”.
Jardunaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Pinondo Etxean, “¿Qué hago con mi dinero?” dokumentalaren proiekzioarekin. Bertan, elkarrizketa gisa, hainbat banku etikoren ordezkariek –Triodos, Fiare, Coop57 edo Jak proiektua–  ekimenen funtzionamendua eta ezaugarriak azalduko dituzte. Gero, solasaldia irekiko da, eta bertan M15M Durangaldeko ordezkariek informazioa emango dute, esperientzien berri emango eta bertaratuen galderei erantzungo diete.
Esta entrada fue publicada en Breves. Guarda el enlace permanente.