MANIFIESTO: NO ES UN RESCATE, ES UN SAQUEO

Dagoeneko ofiziala da. Espainiako banka erreskatatua izango da. Dagoen zuloa, oraingoz, 100.000 milioi eurorekin konponduko dela diote eta herritarrek ez dugula pairatuko.

Mundu osoa iluntzen duen korapilo batean murgilduta gaude. Krisialdi deitu duten jokoa da, duela zenbait hamarkada iragarri zena. Hala ere, ez politikariek ez komunikabideek ez zieten arretarik eskaini ekonomistek eta herriak esandakoari.

Baina arazorik handiena ez da oraingoa, zor horri aurre egin behar diogunean eta nola ordaindu ez daukagunean helduko da. Une horretan, banka erreskatatzeak ez du ezertarako balio izango, eta herrialdea bera erreskatatuko dute. Erreskatearen atzetik interbentzioa dator, hau da, Europak hartuko du zuzenean Estatuko politika ekonomikoa gestionatzeko lana, eta berdin dio nori eman zaion botoa. Horrelako egoera baten aurrean, hobe dugu greziarrengana begiratzea. Hor dabiltza, ezbaian, suizidioaren eta hobetzeko itxurarik ez duen bizimodu prekario eta errukarriaren artean.

Nola heldu gara egoera honetara?

Herrialdea zarpailduta utzi du etxebizitzen burbuilak, finantza-erakundeek sortua, etekin-egarriak jota, eta epe laburrera mugatutako politikari ustelek sustatua. Bankuen jardunaren gainean araudirik ez egoteak ere izan zuen eraginik: finantza-produktu eratorrien krisialdiak burbuila ezin puztuago hori leherrarazi zuen.

Ondorioak latzak izaten ari dira: ia milioi erdi familia euren etxeetatik kaleratuta eta hiru milioi etxebizitza baino gehiago hutsik, jabeak zigortu gabe edo alokairu sozial gisa erabili gabe.

Interbentzioaren ondorioak

Krisialdia hasi zenetik guztiok pobretzen gaituen egoera hau larritzera dator neurri hau. ETORKIZUNA HIPOTEKATU DIGUTE, ETA BANKAREN ORDAINTZAILE BILAKATU GAITUZTE. Hain zuzen ere, banka hori berori izan da urtea joan, urtea etorri, akzionistentzat itzelezko etekinak eta zuzendarientzat soldata erraldoiak iragarri dituena eta politikari ustelei lanpostuak nahieran eman dizkiena. Neurri bortitz eta gogorrak dakartza horrek biztanleentzat. Izan ere, erreskatea egin dutenek austeritate-neurri latzak eskatzen dituzte ordainetan, eta neurriok gure sufrimenduarekin bermatzen. Rajoy “liderrik inkonpetenteena” dela diote dagoeneko.

Estatuko zerga-sistema ezagututa, herritar xumeok ordaindu beharko dugu bankari mailegatutako diru guztia. Baina ez bakarrik gure zergen bitartez. Egunen batean, itota edukiko gaituzten arren, ezin izango dugu gehiago ordaindu, eta interbentzioa helduko da orduan. Eta are gehiago sufrituko dugu, martiriak bagina bezala, bankuen kausaren, finantzen jai handiaren eta etxebizitzen burbuilaren martiriak.

Gonbidatuta egon gabe, besteren jaian apurtutako platerak geuk ordainduko ditugu.

Krisialdi hau ez da ekonomikoa. MORALA DA, etika ustelaren isla da. DIRU GOSEA da gizakiak pobreziaren mugaren azpitik bizitzera bultzatu dituena, lanpostua, bizitza osoko aurrezkiak, etxea eta osasungintza eta hezkuntza publikoak galtzera… DIRU GOSEA da erabateko lehentasuna eman diena bankari, gerra-gastuei, elizari, zezenketei eta futbol-arratsaldeei.

Errudun argiak daude, eta horiek seinalatu beharra daukagu: politikariak eta finantza-erakundeak dira. Erabateko politika- eta gizarte-erantzukizun falta ageri izan dute bi estamentuek euren jardunean; engainua baliatu dute argumentu gisa, eta joera handia dute ustelkeriarako eta zigorrik gabe geratzeko, ez baititugu sarritan ikusten Justiziaren indarra pairatzen.

Alternatibak
EZ GAITZATELA ENGAINATU: erreskatea ez da egoera honetarako irtenbidea. Alternatibak daude. Hona gutxi batzuk. Krisialdiaren arrazoiak aztertuko dituen batzordea, herritar guztiei irekia eta, errudunak, baldin baleude, epaitegietara bidaliko lituzkeena. Zorraren zilegitasunaren azterketa. Zerga-politika aldatzea eta kapital-errenten gaineko zergak handitzea. Espekulazioan oinarritutako ekonomia suntsitzea eta ekonomia errealaren alde egitea. Pertsonak gara garrantzizkoak. Gizarte berria sortzearen alde egin behar dugu lan, baina ezin ditugu geure sorbalden gainean hartu zigorrik gabe geratzen diren kriminalek egindako akatsak.

Informatuta egoteak eta erreskateak dakartzan ondorio latzak ezagutzeak duen garrantzia azpimarratu nahi genuke. Baina, ororen gainetik, inoiz baino beharrezkoagoa eta presazkoagoa da erantzun jendetsua eta gogorra ematea. Sistema kapitalistaren garaipen handienetako bat kolektibismoaren suntsiketa izan da. Eta ahaztuz joan gara belaunaldi ugari borrokan ibili direla, larrua jokatzen, eta, areago, baita bizitza ere, orain kendu nahi dizkiguten gizarte-eskubide batzuk lortzearren. Eta sistemak ez du etsiko harik eta eskubideok kentzea lortu arte. Gizartea nekatuta dago engainuez, tratu txarrez eta mespretxatua izateaz.

Herritarron mobilizazio jarraitua, aktiboa eta gero eta bateratuagoa da geratzen zaigun bide bakarra. Benetako zuzenbide-estatuan herria errespetatzen delako, subiranoa da-eta. Gauzak azaltzen zaizkio, errespetatu egiten da eta, ororen gainetik, beragatik eta bere ongizate-estatuari eusteagatik borrokatu egiten da.

Bizirautearren eta gure gaitasunak garatzearren borrokatuko gara. Gure planeta eta gure lurra babestearren borrokatuko gara. Eta, batez ere, bertako biztanleak defendatzearren borrokatuko gara.

Elkarrekin antola gaitezen, bat egin dagigun, talde-lanean ekin eta eraikitzeko.

EZ BADUGU GEUK EGITEN, EZ DU INORK EGINGO.

Ya es oficial. Se va a rescatar a la banca española. De momento dicen que con 100.000 millones de euros se va a solucionar el agujero que existe y que los ciudadanos no lo vamos a sufrir.

Estamos inmersos dentro de una maraña que ensombrece el mundo entero. Un juego al que llaman crisis, que viene anunciándose desde hace décadas. Sin embargo, los economistas y el pueblo no fueron escuchados ni por los políticos ni por los medios de comunicación.

Pero el gran problema no viene ahora, vendrá cuando tengamos que hacer frente a esa deuda y no la podamos pagar. En ese momento, no van a valer más rescates de la banca, y lo que se rescatará será el país. Lo que viene después del rescate, es la intervención, situación en la que la política económica del estado pasa a ser gestionada directamente por Europa, y ya va a dar igual a quien se haya votado. Ante una situación tal, lo mejor es que nos fijemos en nuestros vecinos los griegos, que se debaten entre el suicidio y la supervivencia precaria y miserable sin expectativa de mejorar.

¿Cómo hemos llegado hasta aquí?

La burbuja inmobiliaria provocada por las entidades financieras ávidas de beneficios, y promovida por una clase política corrupta y centrada en el corto plazo, ha dejado nuestro país hecho unos zorros. La falta de regulación de la práctica bancaria también hizo de las suyas con los derivados financieros cuya crisis sirvió como detonante para la explosión de nuestra hiper inflada burbuja.

Las consecuencias que se derivan de ello son casi medio millón de familias despojadas de sus viviendas y más de tres millones y medio de casas vacías, que ni se penalizan ni se utilizan como alquiler social.

Consecuencias de la intervención

Esta medida viene a agravar la situación de empobrecimiento colectivo al que nos están sometiendo desde el inicio de la crisis. A TODAS LAS PERSONAS SE NOS HA HIPOTECADO EL FUTURO AL CONVERTIRNOS EN PAGANOS DE LA BANCA, la misma que año tras año ha anunciado enormes beneficios para sus accionistas, sueldos descomunales para sus directivos y puestos a dedo a los políticos corruptos. Esto implica unas medidas drásticas y brutales para la población, porque los que rescatan lo hacen a cambio de duras medidas de austeridad que avalan con nuestro sufrimiento. Rajoy comienza a ser conocido como “el líder más incompetente”.

Considerando el sistema fiscal que tenemos en el Estado, todo ese dinero prestado a la banca lo tendremos que pagar los ciudadanos de a pie, pero no sólo con nuestros impuestos. Llegará un día en el que, por mucho que nos ahoguen, ya no podremos pagar más, y nos vendrán a intervenir. Y sufriremos todavía más, como mártires de la causa bancaria, de la gran fiesta financiera y de la burbuja inmobiliaria.

Pagaremos los platos rotos de una fiesta a la que no fuimos invitados.

Esta crisis no es económica, ES MORAL, es el reflejo de la ética corrompida, LA AVARICIA, que ha llevado a seres humanos a vivir por debajo del umbral de la pobreza, a perder sus trabajos, sus ahorros de toda la vida, sus viviendas, el derecho a una sanidad y educación publicas, dando prioridad absoluta a la banca, al gasto bélico, a la iglesia, a la fiesta taurina y a las tardes de fútbol.

Hay claros culpables y tenemos el deber de señalarlos, y son la clase política y las entidades financieras que han actuado con absoluta falta de responsabilidad política y social, utilizando el engaño como argumento y proclives a la corrupción y a la impunidad, sin que el peso de la Justicia recaiga sobre ellos.

Alternativas

Que no NOS ENGAÑEN, el rescate no es una salida a esta situación, hay alternativas como crear una comisión abierta a todos los ciudadanos que analice las razones de esta crisis y, que en caso de que haya culpables, se les lleve a los tribunales. Análisis de la legitimidad de la deuda. Modificación de la política fiscal aumentando los impuestos sobre las rentas del capital. Acabar con la economía especulativa y apostar por la economía real. Lo importante somos las personas, hemos de trabajar por crear una nueva sociedad, pero no podemos cargar sobre nuestras espaldas los errores de criminales que permanecen impunes.

Subrayamos la importancia de que la sociedad esté informada y que conozca las terribles consecuencias que implica este rescate, pero más importante aún es dar una respuesta multitudinaria y contundente. La destrucción del colectivismo es uno de los mayores triunfos del sistema capitalista. Y hemos ido olvidando todo lo que han luchado varias generaciones, dejándose la piel, incluso su vida, por unos derechos sociales que nos quieren arrebatar y no van a parar hasta conseguirlo. La sociedad está cansada de que la engañen, de que la maltraten y de que la ninguneen.

Sólo nos queda la vía de la movilización ciudadana, constante, activa y cada vez más unida. Porque un estado de derecho es aquél en el que se respeta al pueblo, que es soberano, al que se le explican las cosas y sobre todo, por el que se lucha para mantener el estado del bienestar.

Lucharemos por nuestra supervivencia y por el desarrollo de nuestras capacidades, defenderemos nuestro planeta, nuestra tierra y sus habitantes por encima de todo.

Organicémonos, unámonos, para actuar y construir colectivamente.

SI NO LO HACEMOS NOSOTRAS Y NOSOTROS , NADIE LO HARÁ.

Esta entrada fue publicada en Banca, Movilizaciones, rescate. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s