Ez Irentsi Ekimena

“EZ IRENTSI” EKIMENAREN 3 HILABATEAK. PRENTSAURREKOA ETA ODOL EMATE KOLEKTIBOA: “TANTARIK EZ BANPIROENTZAT”

Datorren larunbaterako, uztailak 14, ekintza deigarri bat prestatzen ari gara Bilboko Plaza Zirkularrean, Osakidetzako odol emaileen autobusa bertan egongo dela aprobetxatuz. Odol emate kolektiboa deitzen dugu goizeko 11.30 etan, nahiz eta hara hurbiltzen diren denak ez duten zertan odolik eman.
Ekintzaren barruan, megafoniaz honako hau aldarrikatuko da ozenki, banketxeei begiratuz eta eurek salatuz:

“BADAKIGU GURE ODOLAREN ATZE ZABILTZATELA, BAINA ORAINGO HONETAN AURREA HARTZEN DIZUEGU ETA ZEUON  “ZUDUR SANTUEN” AURREAN, BERE BEHARRIZANA DUTENEN ONERAKO ERABILIKO DUELA DAKIGUNARENGANA GATOZ HAIN GUSTUKO DUZUEN ODOL HORI EMATERA. EA IKASTEN DUZUEN, BANPIROOK!!!

DENOK PLAZA ZIRKULARRERA DATORREN LARUNBARTEAN, GOIZEKO 11.30 etan

Jarraian. ekimenaren 3 hilabeteak betetzen diren honetan, prentsaurreko bat eskeiniko dugu, orain artekoaren balorazioa eginez eta etorkizunerako proposatzen ditugun berrikuntza eta eboluzioarekin batera.
Azken ekitaldi honetako baraualdietan irentsi ez den janariaren ekibalente sinbolikoaren bilketa ere han bertan egingo da, IZANGAI elkarteari emango zaizkiolarik berriz ere.
Hau guzti hau jakinaraztera gonbidatzen zaituztegu denok (komunikabide zein gizabanako) eta ekintza horretan parte hartzera.

EZ IRENTSI!! EZTA OPORRETAN ERE!!

Esta entrada fue publicada en Breves. Guarda el enlace permanente.