LOMCEren aurkako manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetanManifestaciones en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria en protesta por la LOMCE

Martxoaren 2an manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan:

  • Bilbon, 17:30ean Jesusen Bihotzetik
  • Iruñean, 17:30ean Autobus Geltokitik
  • Gasteizen, 19:00etan Bilbo Plazatik
  • Donostian, 17:30ean Bulebarretik

Hezkuntzako langile, guraso eta ikasleen ordezkaritzak Hego Euskal Herriko gobernuei, alderdiei, hezkuntza eragileei eta jendarte osoari dei egin die LOMCEri aurre egitera eta gure herriak behar eta nahi duen hezkuntza indartzeko eta Euskal Herrian erabaki eta eraiki dezagun pausoak ematera. Deialdia ELA, LAB, STEE-EILAS, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen-Ikasbatuazek egin dute, baina hezkuntza-komunitate osoari eta jendarteari egiten diote gonbitea larunbatean, martxoaren 2an, LOMCEren aurka kalera irteteko.

Manifestaciones el 2 de marzo en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria:

  • Bilbo, 17:30 desde el Sagrado Corazón
  • Iruñea, 17:30 desde la antigua Estación de Autobuses
  • Gasteiz, 19:00 desde la Plaza Bilbao
  • Donostia, 17:30 desde el Boulevard

Una representación de trabajadoras y trabajadores del ámbito educativo, de madres y padres y alumnas y alumnos han emplazado a los gobiernos de Hego Euskal Herria, a los partidos políticos, a los agentes educativos y al conjunto de la sociedad a mostrar su oposición a la LOMCE y a trabajar para impulsar la educación que necesita y quiere nuestro pueblo y a dar pasos para que podamos decidir y construirla en Euskal Herria. La convocatoria, realizada por ELA, LAB, STEE-EILAS, Ikasle Abertzaleak y Sortzen-Ikasbatuaz emplaza a toda la comunidad educativa y al conjunto de la sociedad a manifestarse este sábado 2 de marzo en contra de la LOMCE.

MANIFESTUA

Azken urte eta hilabeteetan hezkuntza komunitatea eta euskal jendartea, orohar, izugarrizko erasoak pairatzen ari da. Espainiar Estatuko gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inposaturiko dekretuen bidez eta toki eta modu ezberdinetan ezartzen ari diren murrizketak direla eta, hezkuntzako langileak, ikasleak, gurasoak eta jendarte osoa hezkuntza kalitatearen kaltetzea eta funtsezko ditugun zerbitzu publikoen suntsiketa pairatzen ari gara.

Hartzen ari diren neurrien guztiz bestelako norantzan, Euskal Herriko hezkuntzak murrizketa neurriak alde batera utzi eta baliabide eta inbertsio handiagoak behar ditu.

Euskal Herriko hezkuntzaren eraso bide honetan azkena, eta benetan larria, Wert Hezkuntza Ministroak inposatu nahi duen LOMCE aurreproiektua da.

Asko izaten ari dira azken hilabete eta asteetan inposizio saiakera honen aurrean bere kritika eta aurkako jarrera agertzen ari diren eragile eta erakundeak. Gure ustetan, hezkuntza erreforma hau gure ikasgeletan sar ez dadin hezkuntza komunitatearen eta jendarte osoaren erantzun sendo eta zabala beharrezkoak dira.

Izan ere, gure ustetan, hezkuntza-Lege aurreproiektu horrek:

  • Estatuaren berzentralizazioa eta Euskal Herrian gure hezkuntza erabakitzerako orduan erabateko muga inposatzea bilatzen du (curriculum propioa are gehiago mugatuz, edukiak Madrildik finkatuz, ebaluazio sistemak zentralizatuz…)
  • Gure nortasun, eskubide eta hezkuntza sistemaren ardatz beharko lukeen euskarari eraso zuzena suposatzen du. Lege aurreproiektu horrekin euskara bigarren mailako hizkuntza izatera pasako bailitzateke eta hezkuntza sisteman bere ezagutza eta erabilera inola ere ez litzateke bermatuko, azken urte luzetan emaniko pausoak guztiz baliogabetuz.
  • Merkatu eta enpresen zerbitzura jarriaz hezkuntza merkantilizatzeko urrats oso larria suposatzen du, hezkuntzaren helburu beharko luken pertsonaren eta jendartearen garapena guztiz perbertituz (horen adibide dira DBHko aldaketak, hezkuntza ibilbideen aukeraketa aurreratzea, hautazko materien gutxitzea, Lanbide Heziketa birmoldatzea, unibertsitateko hauta frogak unibertsitateen esku uztea…).
  • Espainiar Estatuaren uniformazioa, espainolizazioa eta baliorik atzerakoienak oinarritzat hartuz adoktrinamentu ideologiko, politiko eta erlijiosorako bidea irekitzen du, modu berean, hezkuntza segregatzaile eta klasista bultzatuz.
  • Ikasleen garapen pertsonala, heziketa integrala eta aukera berdintasuna mugatzen du, oso goiz emaitza akademikoen baitan hezkuntza ibilbideak finkatzera derrigortuz.
  • Hezkuntza tokian tokiko beharretara egokitzeko moduak eta garapen pertsonal eta ebaluazio pertsonalizaturako aukerak mugatzen ditu eta ikastetxe eta irakasleen lanarekiko muga eta mesfidantza handitzen du, Espainiar Estatuak erabakitako irizpideen baitan derrigorrezko azterketa orokorrak ipiniz eta “kanpotik” eginiko ebaluazioak ezarriz.
  • Hezkuntza komunitatearen partehartzeko aukera eta bideak murrizten ditu, hezkuntzan eragile ezberdinen partehartzea mugatuz eta ikastetxetako kudeaketa demokratikoa oztopatuz.
  • Zerbitzu publikoak pribatizatzeko aukera areagotzen du.

Hau guztia honela, agiri hau babesten dugun eragile eta erakundeok ez dugu inola ere gure herriko hezkuntzan inolako murrizketarik onartzen eta ez gaude prest LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko. Guztiz bestela, gure hezkuntza sistemak baliabide eta inbertsio handiagoa behar ditu eta inolako injerentziarik gabe euskal hezkuntza eragileok eta euskal jendarteak erabaki behar dugu nolako hezkuntza behar eta nahi dugun. Horregatik:

  • Hezkuntza erreforma aurreproiektu honen aurka agertzen gara inposatzailea, zentralizatzailea, uniformatzailea, espainolizatzailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista delako.
  • Hego Euskal Herriko gobernuei, Nafarroako Gobernuari nahiz Eusko Jaurlaritzari, eta alderdi politikoei murrizketa politikei eta lege aurreproiektu honi aurre egitea eta gure herrian ez ezartzea eskatzen diegu.
  • Hego Euskal Herriko gobernuei, alderdiei, hezkuntza eragileei eta jendarte osoari dei egiten diogu gure herriak behar eta nahi duen hezkuntza indartzeko eta Euskal Herrian erabaki eta eraiki dezagun pausoak ematera.

Hau guztia salatu eta aldarrikatzeko, modu berezian egiten diegu dei eragile eta herritar guztiei, datorren larunbatean, martxoaren 2an, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzera.

MANIFIESTO

En los últimos años y meses, tanto la comunidad educativa como el conjunto de la sociedad vasca, estamos sufriendo graves ataques. Por medio de los decretos y decisiones que el Gobierno de España, el Gobierno de Navarra y el Gobierno Vasco están adoptando y los recortes

que de diferente manera se están imponiendo en diferentes sectores, las trabajadoras y trabajadores del ámbito educativo, las alumnas y alumnos, las madres y padres y el conjunto de la sociedad estamos padeciendo el deterioro de la calidad de la educación y el desmantelamiento de los servicios públicos básicos.

En dirección contraria a las medidas que se están adoptando, la educación en Euskal Herria necesita abandonar las políticas de recortes y incrementar los recursos y la inversión destinada a ella.

En la senda de ataques contra la educación vasca, el último y extremadamente grave, es el anteproyecto de LOMCE que quiere imponer el ministro de educación Wert.

Están siendo múltiples los agentes y organizaciones que en los últimos meses y semanas están mostrando su crítica y oposición a este intento de imposición. Creemos que es necesaria una respuesta contundente y amplia de la comunidad educativa y del conjunto de la sociedad para que este reforma educativa no se aplique en nuestras aulas.

Consideramos que este anteproyecto de Ley:

  • Busca la recentralización del Estado y limitar totalmente nuestra capacidad para decidir en Euskal Herria nuestra propia educación (limitando aun más el curriculum, decidiendo los contenidos en Madrid, centralizando los sistemas de evaluación…).
  • Supone un ataque directo al euskara en cuanto elemento de identidad, derecho y eje de nuestro sistema educativo. Con este anteproyecto de ley el euskara pasaría a ser idioma subsidiario y el sistema educativo de ninguna manera garantizaría su conocimiento y su uso, desandando los pasos dados en los últimos años.
  • Supone un grave paso hacia la mercantilización de la educación poniéndola al servicio de los mercados y las empresas, pervirtiendo así el objetivo principal de la educación que debiera ser el desarrollo personal y social (son ejemplo de esta deriva los cambios en la ESO, el adelanto en la elección de los itinerarios educativos, la reducción de las materias optativas, la reestructuración de la FP, que las pruebas de selección para el acceso a la universidad queden en manos de las universidades…).
  • Basándose en los valores más conservadores, abre el camino para el adoctrinamiento ideológico, político y religioso, la españolización y la uniformización del estado español e impulsa una educación segregadora y clasista.
  • Obligando a decidir muy tempranamente los itinerarios educativos, limita el desarrollo personal de las alumnas y alumnos, la educación integral y la igualdad de oportunidades.
  • Imponiendo exámenes generales obligatorios y evaluaciones “externas” en función de los criterios impuestos por el estado español, limita las posibilidades para adecuar la educación a las necesidades locales, las posibilidades para la evaluación personalizada y el desarrollo personal, e incrementa los límites y la desconfianza respecto a la labor de los centros educativos y el trabajo de las y los profesionales.
  • Limita la participación de los diferentes agentes educativos en la vida de los centros, reduciendo así los cauces y posibilidades de participación de la comunidad educativa e impidiendo la gestión democrática de los centros educativos.
  • Incrementa las posibilidades para privatizar los servicios públicos.

Siendo esto así, los agentes y organizaciones que apoyamos este manifiesto, no aceptamos ningún tipo de recorte en nuestro sistema educativo y no estamos dispuestos a aceptar ninguno de los retrocesos que el anteproyecto de LOMCE quiere imponer. Justo en sentido contrario, manifestamos que nuestro sistema educativo necesita más recursos y mayor inversión y que los agentes educativos de Euskal Herria y la sociedad vasca debemos decidir la educación que necesitamos y queremos. Por ello:

  • Nos oponemos a este anteproyecto de reforma educativa por considerarlo impositor, centralizador, uniformizador, españolizante, regresivo, adoctrinador, segregador y elitista.
  • Pedimos a los gobiernos de Hego Euskal Herria, tanto al Gobierno de Navarra como al Gobierno Vasco, y a los partidos políticos que hagan frente a las políticas de recorte y este anteproyecto de ley y no lo impongan en nuestro pueblo.
  • Emplazamos a los gobiernos de Hego Euskal Herria, a los partidos políticos, a los agentes educativos y al conjunto de la sociedad a trabajar para impulsar la educación que necesita y quiere nuestro pueblo y a dar pasos para que podamos decidir y construirla en Euskal Herria.

Para denunciar esta imposición y socializar nuestras reivindicaciones, llamamos a todos los agentes educativos y el conjunto de la ciudadanía a participar en las manifestaciones que tendrán lugar el próximo sábado, 2 de marzo, en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria.

Esta entrada fue publicada en Movilizaciones y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s