Maiatza Globala 2013. Prentsa AurrekoaMaiatza Globala 2013. Rueda de Prensa 

Pasaden osteguna, M15Mk eta beste gizarte kolektibo batzuek prentsaurrekoa eman dugu 2013ko Maiatza Globalaren ekintzak izendatu dugun udaberri globalerako ekintzen egutegia aurkezteko asmoz.

Hainbat komunikabide gerturatu dira bertara: RNE eta Radio Bilbao; Onda Cero eta Bizkaia Irratiarekin elkarrizketak  ere bai.

Erakutsi duten interesa eskertu nahi diegu guztiei, bai eta, bertan egon ez arren, ekitaldiaren berri eman dutenei eta emango dutenei ere.

Jarraian, komunikatua eta ekitaldiaren argazki eta video batzuk eransten doguz .

El pasado jueves se han dado a conocer las actividades de Maiatza Globala en 2013 ante los medios de comunicación.

A la misma, han acudido varios medios de comunicación: RNE y Radio Bilbao; y se han mantenido entrevistas con Onda Cero y Bizkaia Irratia. Agradecemos a todos ellos el interés demostrado y a los que no estando presentes, nos han dado cobertura y la seguirán dando en el futuro.

A continuación, reproducimos el comunicado y adjuntamos foto y algunos videos del acto.

Maiatza Globala: Euren etekinak, gure miseria

 

Sumindurazko garrasi batek mundu osoko hirietako plazak eta kaleak zeharkatu zituen duela bi urte. Ekonomiaren eta legeen arloetako politikak direla-eta, egungo egoera sostengaezin eta jasanezin bilakatu da. Berriro ere, plazak eta kaleak topagune gisa aldarrikatu nahi ditugu. Gure eskubideak eta askatasunak murrizten dituzten arazoei egiazko konponbidea guztion artean aurki diezaiekegula sentitzen dugun guztion bilgune izango dira.

Zor ilegitimoa bidegabeko mekanismoen bidez sortzen ari garela ikusten dugu, egunez egun.

Ikusten dugu langabezia hazi eta hazi dabilela, eta esplotatzaileei erraztasunak baizik ematen ez zaizkiela.

Euren telebista-kateetan, fikziozkoa dirudien ustelkeria-maila ezkutatu ezinik dabiltzala ikusten dugu. Eta okerrena da jakin badakigula, errealitatearekin alderatuta, erakusten digutena hutsaren hurrengoa dena. Iceberg-aren muturra baino ez da hau; beste muturrean paradisu fiskalak daude, politikari izena hartzen duten morroien eta euren ugazaben, bankarien, babesean.

Egunez egun, hamarka eta hamarka familia etxerik gabe uzten dituzte, gobernuak bazterturik, “gure interesak babesten” dituela dioen bitartean.

Estatuko diru-kutxetan nola lapurtzen duten ikusten dugu, eta gure buruari galdetzen diogu: “noiz arte?, noiz arte lapurtuko digute?, non dago muga?”. Guk uste dugu muga badagoela, eta garaia dela lapurrak geldiarazteko. Gelditu ezean, esklabo izango gaituzte langabezia-tasak handitzearen eta murrizketak gogortzearen poderioz. Izan ere, irentsi ezinekoak dira, dagoeneko.

Kanpo-zorra kantzelatzea nahi dugu, Espainiako Estatuak, 1939an, Gerra Zibila amaitutakoan egin zuen bezala, edo Alemaniak 1953ko otsailean egin zuen bezala.

Zorra berrikusi behar da eta arbuiatu, badakigulako bidegabekoa eta ordainezina dena.

Ez dugu nahi Estatuko konstituzioa eman diezaguten, 1978an gertatu zen bezala.

Egunero-egunero konstituzioa sufritzen dugun herritarrok eratu eta bozkatu nahi dugu konstituzio hori.

Ongizate-estatuaren aurkako erasoak amaitzea nahi dugu. Murrizketa gehiagorik ez osasungintzan eta hezkuntzan. Prekarizaziora bidean jarri dituzte, gero pribatizatu ahal izateko.

Konstituzioaren 135. artikuluaren derogazioa nahi dugu, 2011ko udan, PPk eta PSOEk, isilpean eta traizioz aldatu zutena, zertarako eta kanpo-zorraren ordainketa herritarren gainetik jartzeko.

Aberats handiei zerga-kontrolak egiten hastea nahi dugu. Izan ere, ogasunikuskatzaileen arabera, zerga-iruzurraren % 70 ondasun handiei dagozkie.

Zerga-sistema progresiboa nahi dugu, bidegabekoak diren zeharkako zergak erabili gabe (BEZ, gasolina, zerga bereziak).

Estatu errepresiogile honek gure ahotsak isilarazteari utz diezaiola nahi dugu, eta bertan behera utz ditzala errepresio fisikoa nahiz ekonomikoa: etengabeko isunak, baimen amaiezinak, torturak komisaldegietan eta kartzeletan…

Bankuen interesetarako mendetasuna amaitzea nahi dugu. Porrot egin dezatela, edozein herritarrekin edo enpresarekin gertatzen den bezala.

Gure nahiak ez dira amaitu, zerrenda luzea dugu. Hazkunde izenez ezagutzen den eredu honetan, euren ogi-apurrak jasotzen bost hamarkada igaro eta gero, eredua agortu egin da.

Ez gaituzte kalean ikusi nahi, ez dute elkarrekin hitz egiterik nahi, etxean, isilik, euren telebisten aurrean nahi gaituzte. Baina ez dute lortuko: dagokiguna nahi dugu.

Hori dela-eta, igande honetan, berriro ere kaleak hartzera eta gure oihuak ahots bakar bilakatzera deitzen zaituztegu. Beraz, zuen zain egongo gara:

IGANDE HONETAN, MAIATZAK 12,

ARRATSALDEKO SEIETAN,

JESUSEN BIHOTZA PLAZAN,

MANIFESTALDIA,

“VUESTROS BENEFICIOS, NUESTRA MISERIA.

BORROKA OROKORRA!!”

Bideoak

Videos Rueda de Prensa Maiatza Globala Prentsa Aurrekoaren Bideoak

Prentsa Oharra

Nota de Prensa Maiatza Globala Prentsa Oharra

Kartelak

Maiatza Globala: Vuestros Beneficios, nuestra miseria

Hace dos años, un grito de indignación recorrió las calles y plazas en ciudades del todo el mundo. Estamos sufriendo una serie de políticas económicas y legislativas que hacen de la situación actual una realidad insostenible e insoportable.

Nuevamente, queremos reivindicar la plaza y las calles como un lugar de encuentro en el que entre todos y todas podamos buscar una solución real a los problemas que recortan nuestros derechos y libertades.

En el día a día vemos como seguimos creando una deuda ilegítima mediante mecanismos injustos.

Vemos cómo el desempleo sigue subiendo y no hacen nada más que dar facilidades a los explotadores.

Vemos en sus cadenas de televisión cómo no pueden esconder la corrupción en límites que parecían de película. Y lo peor es que sabemos que la realidad es aún mucho mayor. Esto no deja de ser la punta del iceberg que acaba en los paraísos fiscales, que protegen los lacayos de nombre políticos y sus jefes banqueros.
Vemos cómo decenas y decenas de familia son desahuciadas de sus hogares y abandonadas por un gobierno que día a día dice “proteger nuestros intereses”.

Estamos siendo testigos de una serie de robos a las arcas del Estado, y nos preguntamos hasta cuándo van a seguir robando, dónde esta el límite. Nosotras y nosotros creemos que hay un límite y que ya es hora de pararles los pies, porque, si no, van a seguir esclavizándonos con más tasas de paro y recortes, ya inasumibles.

Queremos una cancelación de la deuda externa, como hizo el Estado español por última vez al acabar la guerra civil en 1939 o Alemania en febrero

de 1953. Debe haber una revisión de la deuda y repudio de la misma, porque sabemos que es injusta e impagable.

Queremos que la constitución del Estado no sea otorgada como lo fue en 1978, sino que sea creada y votada por las y los ciudadanos que la sufrimos todos los días.

Queremos ver el fin del ataque al estado de bienestar. Basta de recortes en sanidad y educación. Puesto que las están precarizando para luego privatizarlas.

Queremos la derogación del artículo 135 de la constitución, modificada en silencio y a traición por el PP PSOE en verano de 2011 y donde se prima el pago de la deuda externa por encima de los y las ciudadanas.

Queremos que se empiece a controlar fiscalmente a las grandes fortunas que, según los inspectores de hacienda, acumulan más de 70% del fraude fiscal.

Queremos que el sistema impositivo sea progresivo y no mediante impuestos indirectos injustos (IVA, gasolina, impuestos especiales).

Queremos que este estado represor deje de callar nuestras voces mediante la represión física o económica mediante multas constantes, permisos interminables, torturas en comisaría y cárceles.

Queremos el fin a la obediencia a los intereses de los bancos, haciendo que quiebren como cualquier ciudadano/a o empresa. Y una de muchos más “queremos” imposible de enumerar ahora…

Tras 5 décadas de lo que llaman crecimiento en el que nos han dado sus sobras…. ahora llegamos al fin de este modelo.

No quieren vernos en la calle, no quieren que hablemos con nuestros vecinxs/ entre nosotros, nos quieren en silencio, en casa y delante de sus televisiones. Pero no lo van a conseguir: queremos lo que nos corresponde.

Por ello este domingo os invitamos a todos y todas a tomar nuevamente las calles y a unir nuestros gritos en una sola voz.
Por lo tanto, os esperamos:

ESTE DOMINGO, 12 DE MAYO,
A LAS SEIS DE LA TARDE,
EN LA PLAZA DEL SAGRADO CORAZÓN,
MANIFESTACIÓN
“VUESTROS BENEFICIOS, NUESTRA MISERIA.
BORROKA OROKORRA!!”

Videos

Videos Rueda de Prensa Maiatza Globala Prentsa Aurrekoaren Bideoak

Nota de Prensa

Nota de Prensa Maiatza Globala Prentsa Oharra

Carteles

zp8497586rq
Esta entrada fue publicada en Notas de Prensa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.