Manifiesto Maitzaren 17a: MANIFESTALDIA 18:00etan, Bilboko Jesusen Bihotzetik / 17 Mayo: 18 horas; Manifestación desde Sagrado Corazón

IMG_6587MUGARIK GABE, ZORRIK GABE, BELDURRIK EZ

Mugarik gabe, ez garelako munduaren jabeak, bertako biztanleak baino ez. Botereak ez ditu mugak aintzat hartzen, bai, ordea, aberastasun gehiago eskuratzeko bideak. Ez dago mugarik baliabide naturalak desjabetzeko edo dirua berreskuratzeko politikak ezartzeko, horretarako gerrak eta goseteak eragin behar badira ere. Baina badago mugarik berekoikeriak eragindako gerretatik, pobreziatik ihesi dabiltzanentzat.

Planetaren baliabideen berdintasunezko banaketan oinarritutako politikak ezarri beharrean, harresiak eraikitzea erabaki dute gobernuek. Harresiak, etekin pribatu oparoen iturri direlako: bigilantziarako puntako teknologien salmenta, migrazio-kontrolen pribatizazioa… 1988z geroztik, 13.000 izan dira itsasoan, Europara heldu nahian desagertu diren etorkinak.

Langabeziak eta pobreziaren etengabeko mehatxuak zigortutako biztanleriaren aurrean, beldurra sortarazteko kanpainak bultzatzen dituzte presio-talde indartsuek. Migratzaileak aitzakiatzat erabiltzen dira: inbaditzaile deitzen zaie, kriminaltzat eta gizarte-funtsen kontsumitzailetzat jotzen dira… Horren ondorioz, haienganako gorrotoa eta xenofobia areagotu egiten dira, arreta egiazko errudunengandik aldentzeko.

Zorrik gabe. Ez dugu zorrik, eta ez dugu ordainduko. Zorra ilegitimoa da, herritarren interesen aurka hartzen, sortzen eta erabiltzen delako. Europak zorraren kontrola inposatu du, eta, hori aitzakiatzat hartuta, zerbitzu publikoak murriztu egin dira eta enpresa publikoak pribatizatu.

Zorra milioi bat eurokoa da egun, BPGren % 100ekoa. Zorpetze publikoaren arrazoia ez da gehiegizko gizarte-gastua. Haatik, banku pribatuen finantziazioa izan da, bere negozioa elikatzeko, dirua ezerezetik dortu duen espekulazioa elikatzeko, zorrik gabeko finantziazioa ekiditen duten paradisu fiskalak elikatzeko, azpiegituretan eta gastu militarretan, enpresa pribatuentzako diru-laguntzetan eta bankuen erreskatean xahutzeko.

Krisialdian dauden bankuak salbatu egiten dira. Horretarako, 108.000 milioi erabili dira. Aldi berean, pertsonak kale gorrian uzten dira. 400.000 familia etxerik gabe utzi dituzte, soldatak, pentsioak eta gizarte-prestazioak murriztu dituzte… Bien bitartean, Europako bankuek etekin izugarriak eskuratu dituzte, Europako Banku Zentralak dirua % 1eko interesarekin mailegatzen dielako. Beranduago, diru hori Greziako, Espainiako, Irlandako edo Portugaleko zorra erosteko erabiltzen dute, % 5etik % 12ra bitarteko etekinarekin.

Beldurrik ez, ez dagoelako desobeditzea beste irtenbiderik. Bidezkoak ez diren legeen eta politiken aurrean, desobeditzea da aukera bakarra. Gaur egun, gizarteak gero eta gehiago gaitzesten ditu ustelkeria, inpunitatea, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko ate birakariak, zerbitzu publikoen pribatizazioak dakarren espolio sistematikoa.

Desobeditzea. Plazak, bankuak, supermerkatuak, pisuak okupatzea, garraio publikoa eta autopistak ez ordaintzea… gero eta ohikoagoa da. Izan ere, historiak erakutsi digun bezala, desobedientziari esker, unean-unean imajinatu ezin  ziren aurrerapausoak lortu izan direlako. Gaur, iraganean bezala, beldurrik ez dutenena da etorkizuna, behekoengan sinetsi eta desobeditu egiten dutenena.

M15M Bizkaia

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

 

IMG_6587NI FRONTERAS, NI DEUDA, NI MIEDO

Sin fronteras, porque no somos dueño del mundo, solo vivimos en él. El poder no entiende de fronteras sino de medios para obtener más riqueza. No existen fronteras para expropiar recursos naturales o imponer políticas para recuperar su dinero  aunque se provoquen guerras, hambre para que obtenerlos, pero si hay fronteras para las personas que huyen de la guerra, de la pobreza, provocadas por su avaricia.

Los Gobiernos en vez de establecer políticas basadas en el reparto equitativo de los recursos del planeta, han decidido levantar barreras porque son una fuente de jugosos beneficios privados, por la venta de tecnología punta de vigilancia y por la privatización de los controles migratorios. Desde 1988 más de 13.000 inmigrantes han desaparecido en el mar intentando llegara a Europa.

Los poderosos grupos de presión, ante una población castigada con el paro  y la permanente amenaza de pobreza,  incentivan campañas  para provocar el miedo en la población. Se utiliza a las personas migrantes como chivo expiatorio, se les  llaman invasores, se les trata como criminales y consumidores de fondos sociales, con el resultado del aumento del odio y la xenofobia, para desviar la atención sobre los verdaderos culpables.

Sin deuda, porque si no debemos, no pagamos. Porque la deuda es ilegitima porque es contraída, creada y utilizada contra los intereses de los ciudadanos del paísLa imposición de Europa del control anual de la deuda, ha servido de coartada para el recorte de los servicios públicos y la privatización de las empresas públicas.

La deuda es actualmente de 1 billón de euros, el 100% del PIB. Las causas del endeudamiento público no se deben a un excesivo gasto social sino a la cesión de la financiación a la banca privada para que esta hiciera negocio, a la especulación que creo dinero de la nada, a los paraísos fiscales que evitan una financiación sin deudaun despilfarro en infraestructuras y gastos militares, en subvenciones a empresas privadas y rescates a bancos.

Se salvan a los bancos en crisis, para lo cual se han destinado 108.000 millones y se deja hundir a las personas. Así se han desahuciado a más de 400.000 familias, se recortan los salarios, las pensiones y las prestaciones sociales,  mientras los bancos europeos han obtenido enormes beneficios, gracias a que el BCE les presta al 1% ,un dinero que después dedican a la compra de deuda griega, española, irlandesa o portuguesa con rendimientos entre el 5% y el 12%.

Sin miedo, porque no queda otra que desobedecer. Frente a las leyes y políticas injustas la única opción es la desobediencia. Hoy, cada  vez más,  la ciudadanía detesta la corrupción, la impunidad, las puertas giratorias entre lo público y lo privado, el expolio sistemático con la privatización de los servicios públicos

Desobedecer , es decir,  la ocupación de plazas, bancos, supermercados, y pisos, el no pago de los transportes públicos, autopistas, etc., se convierte en algo cotidiano y apoyado cada vez más por la población. Porque la desobediencia, como ha demostrado la historia, ha permitido conseguir avances en su momento inimaginables. Hoy como ayer, el futuro es de las personas que no tienen miedo, creen en los de abajo y desobedecen.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s