PAH – KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA IRPH STOP GIPUZKOAko Dekalogoa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PAH – Kaleratzeak Stop elkarteek, IRPH Stop Gipuzkoa-rekin batera, alderdi politiko eta hauteskunde-koalizioei KALERATZEAK, POBREZIA ETA BERDINTASUNIK EZA EKIDITEKO OINARRIZKO NEURRIEN DEKALOGOA helarazi diegula ezagutzera eman nahi dugu. Modu honetan, neurri hauek bultzatzeko KONPROMEZUA hartzeko dei egin diegu, ordezkaritza duten erakunde guztietan, baita hurrengo hauteskundeetan lortu ditzaketen horietan ere. Dekalogo hau izenpetzeko epea 2015eko otsailaren 28an itxiko da. Ondoren, bakoitzak hartu duen konpromiso mailaren berri emango diogu gizarteari. Eusko jaurlaritzaren Behar Sozialei Buruzko Inkestaren arabera, EAEn 250.000 familia urritasun egoeran bizi dira. Erdiak pobreak dira, eta 90.000 pertsona pobrezia energetikoaren biktima dira, 65.687 pertsonak RGI delako oinarrizko errenta jasotzen duen arren. Finantza-entitateek, Alokabide bezalako erakunde publikoek eta partikularrek buruturiko etxegabetzeak gero eta gehiago dira. Hilean 60 kaleratzetik gora burutzen dira, Kutxabank delarik gehien kaleratzen duen entitatea. Europako eskubideen kartan jasotzen den etxebizitzarako oinarrizko eskubidea sistematikoki hausten da, eta Etxebiden 50.000 pertsona daude izena emanda alokairuko etxebizitza baten zain. Egoera honi aurre egiteko exijitzen ditugun neurriak hauek dira: 1. EAErentzako ETXEBIZITZA LEGEA. Administrazioaren eta Justizia Epaitegien aurrean galdagarria den etxebizitza duin baterako eskubide subjektibo, unibertsal eta eraginkorra aitortuko duena. Finantza-entitateen eta euren menpeko sozietate, higiezinen agentzia edota inbertsiofuntsen esku dauden etxebizitza hutsen gainean isun eta desjabetze sistema bat jasoko duena, alokairu sozialerako etxebizitzen parke publiko batera gehituak izan daitezen. 2. ALOKAIRU SOZIALERAKO ETXEBIZITZEN PARKE PUBLIKOA. EAE-k alokairu sozialerako etxebizitzen parke bat behar du, gaur egun 50.000 baino gehiago diren eskabideei aurre egiteko gai izango dena. 3. ALOKABIDE. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Parlamentuak 2014ko apirilaren 7an onartu zituen akordioak bete ditzala. Hain zuzen ere araudi erregulatzailearen berrikusketa, diru-sarreren %30eko mugak alokairua eta komunitateko gastu finkoak barne izan ditzala eta maizterrek euren etxebizitzei eragiten dieten Alokabideren erabakietan esku hartu ahal izatea. 4. EAErentzako BANKU-PRAKTIKA EGOKIEN KODE BAT, EAEko etxebizitzen bataz besteko salneurria kontuan hartuko duena, estatuko garestiena izaki. Fede oneko zordunei bigarren aukera bat emango diena, zorra kitatzea edota etxea ordainetan eman eta alokairu sozialaren bitartez. 5. KONSUMITZAILEAREN BABESERAKO EUROPAR ARAUDIA BETETZEA. Estatuaren betebeharra da kontsumitzaileekin sinaturiko kontratuetan abusuzko klausulak ez egotea bermatzea. 6. IRPH. IRPHaren aldaera guztiak bertan behera uztea gardentasunik gabeak direlako eta banketxeek eurengan eragina izan dezaketelako. Euriborrarekin ordezkatzea, gehienez puntu bateko diferentzialarekin, eta indize hauekin kobraturiko diru guztia itzultzea. 7. POBREZIA ENERJETIKOA. Oinarrizko hornidurak moztea legez debekatzea eta ordainagiriei aurre egin ezinari konponbide eraginkor eta premiazkoak ematea. 8. KUTXABANKEN PRIBATIZAZIOA. Egungo banku-fundazioen modeloa onartezina da, eta berehala desagertzea exijitzen dugu, kapital pribatuaren sarrera ekidin eta kontrol publiko eta soziala bermatuko duen beste moduren bat hartuaz. 9. GIZARTE-LAGUNTZA ETA GASTUA. Gizartegastuetara zuzenduriko aurrekontuak handitzea, elikadura, etxebizitza, energia, osasun, hezkuntza eta mendekotasunerako laguntzan dauden beharrak asetu bitartean. Horretarako ezinbestekoa da iruzur fiskalari aurre egin eta zerga-sistema birbanatzailea ezartzea, gehiago dutenek gehiago ordain dezaten. 10. ETXEGABETZERIK GABEKO HERRIAK. Udaletxeek bitartekaritza lana egingo dute fede oneko zordunen kaleratzeak ekiditeko. BAI, AHAL DA.

Las plataformas Kaleratzeak Stop Desahucios de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa junto con IRPH Stop Gipuzkoa damos a conocer a la ciudadanía el DECÁLOGO DE MEDIDAS BASICAS DE LUCHA CONTRA LOS DESAHUCIOS, LA POBREZA Y LA DESIGUALDAD que hemos dirigido a los partidos políticos y coaliciones electorales con el objetivo de que se COMPROMETAN a cumplirlas en cada una de las instituciones en las que tengan representación o la consigan en las próximas elecciones. El plazo límite para la FIRMA de este decálogo es el 28 de febrero, y posteriormente KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS comunicará a la sociedad el compromiso adquirido por cada uno de ellos. Según la Encuesta de Necesidades Sociales del gobierno vasco, 250.000 familias viven en estado de precariedad en la CAV. La mitad son pobres, y 90.000 personas son víctimas de la pobreza energética. Ello a pesar de que 65.687 personas perciben la RGI. Los desahucios ejecutados por entidades financieras, organismos públicos como Alokabide y particulares siguen creciendo. Se realizan más de 60 desahucios cada mes, siendo Kutxabank quien más desahucia. El derecho fundamental a una vivienda, recogido en la Carta de Derechos Europea, se incumple sistemáticamente, y Etxebide registra 50.000 inscritos en demanda de una vivienda de alquiler. Las medidas que exigimos tomar para combatir esta situación son las siguientes: 1. LEY DE VIVIENDA PARA LA CAV. Que reconozca y se aplique el derecho subjetivo, universal y efectivo, al uso de una vivienda digna, exigible ante la Administración y los Tribunales de Justicia. Que recoja un sistema de sanciones y expropiaciones de uso para las viviendas vacías propiedad de entidades financieras y sociedades dependientes de las mismas, inmobiliarias o fondos de inversión, con objeto de incorporarlas a un parque público de viviendas de alquiler social 2. PARQUE PÚBLICO DE VIVIENDAS DE ALQUILER SOCIAL. La CAV necesita un parque público de viviendas de alquiler social que sea capaz de cubrir la demanda actual de más de 50.000 peticionarios.  3. ALOKABIDE. Exigencia al Gobierno Vasco para que cumpla los acuerdos del parlamento de Vitoria del 7 de abril de 2014. Concretamente, revisión de la normativa reguladora, que el límite del 30% de los ingresos incluya el alquiler y los gastos fijos de comunidad y que los inquilinos puedan participar en las decisiones de Alokabide que afecten a viviendas que constituyen su domicilio habitual. 4. UN CODIGO DE BUENAS PRACTICAS BANCARIAS PARA EUSKADI, que tenga en cuenta el precio medio de las viviendas en Euskadi, el más alto del estado. Que brinde una segunda oportunidad a los deudores de buena fe empobrecidos mediante la dación en pago con alquiler social, quitas de deuda, etc. 5. CUMPLIMIENTO DE NORMATIVA EUROPEA SOBRE PROTECCIÓN DEL CONSUMIDOR. El estado debe velar para que no se incluyan cláusulas abusivas en contratos con consumidores. 6. IRPH. Anulación de todas las variedades de IRPH por ser índices sin transparencia y manipulables. Sustitución por Euribor con un diferencial máximo de un punto porcentual, y devolución de todo lo cobrado mediante estos índices 7. POBREZA ENERGETICA Prohibición legal de que se corten suministros básicos y soluciones efectivas y urgentes a la imposibilidad de pago de los recibos. 8. PRIVATIZACIÓN DE KUTXABANK. El modelo de fundaciones bancarias actual no es aceptable, y exigimos su liquidación inmediata, adoptando otras formas que impidan la entrada de capital privado y garanticen un control público y social. 9. GASTO Y AYUDAS SOCIALES Aumentar las partidas presupuestarias destinadas a gasto social, hasta garantizar las necesidades en materia alimentaria, habitacional, energética, sanitaria, educacional, y de atención a la dependencia. Para ello es imprescindible perseguir el fraude fiscal y establecer una fiscalidad redistributiva en la que paguen los que más tienen. 10. CREAR MUNICIPIOS LIBRES DE DESAHUCIOS. Los ayuntamientos intercederán para evitar los desalojos de deudores de buena fe. SI SE PUEDE.

Acerca de mengua

No basta con reciclar. Ni con comprar alimentos biológicos. Ni con cambiar las bombillas o desconectar los enchufes… Esos pasos son necesarios pero insuficientes, porque lo que hay que cambiar realmente es nuestro modo de pensar. Todos nuestros actos tienen un impacto en el medio ambiente: negarlo es de ignorantes
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s