TTIP-ari Ezezkorako Manifestua!
Pertsonak, ingurugiroa eta demokrazia, etekin ekonomikoa eta korporazioen eskubiden aurretik
1 . Zeintzu gara?
Gizarte zibil erakundeez osatua dagoen kanpaina bat gara, zeintzuei Komertzio eta Inbertsio Transatlatikorako Itunak (Transatlantic Trade and Investment Partnership ingelesez–TTIP) eta Kanadarekin akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement – CETA) delakoek kezkatzen gaituen, gizartearentzat mehatxu larriak izan baititzake gure ustetan. Interes publiko anitzak ordezkatzen ditugu, ingurugiroaren babesa, osasun publikoa, nekazaritza, kontsumitzaileen eskubideak eta nekazal eta elikagai arauen babesa, arau sozial eta laboralak, langileen eskubideak, emakumeen eskubideak, bai eta menderakuntza patriarkalaren aurkako borroka, informazio publikoaren eskuragarritasuna, eskubide digitalak eta oinarrizko zerbitzu publikoen defentsa, hezkuntza, finantza sistemen kontrol publiko eta soziala, animalien ongizatea, etab. barne.
TTIP-aren inguruko negoziazioei uko egiteko konpromezua dugu, eztabaida politiko garden eta demokratiko bat berma dezagun. Akordio guztiek interes publiko eta gure amankomunean dugun etorkizunerako baliagarri behar lukete.
2 . Zer da TTIP-a?
TTIP-a Europar Komisioa (Europar Batasuneko estatuak) eta Estatu Batuetako gobernuen artean hitzartzen ari den akordio bat da. Ez dira zerga bidezko komertzioaren aurkako muga hutsak, zeintzuk orokorrean oso baxuak diren Europar Batasuna (EB) eta Estatu Batuen (AEB) artean. Batez ere, legedi, arau, eskubide korporatibo eta inbertsio bermen ingurukoa da. TTIP-ak helburu bezala, zuzeneko inbertsioa eta beharrezkoak ez diren oztopo burokratikoak kentzea du Atlantikoaz alde bietako enpresek merkatua eskuragarri izan dezaten.
Dauzkagun aztarnek – enpresa eta industriatik eratorriak, zeintzuk hitzarmenean parte hartzen ari diren – mugaz gaindiko zergen inguruko ikuspuntua eta araudiaren bateratzea desregulazioa bultzatzen ari direla darakuste. Ondasun intelektualaren ikuspuntu honek monopolioak bultatzen ditu, baita eskubideak eta estandarrak gutxitzea ere. Balizko onura ekonomikoek ez dute oinarri sendorik, eta edozein kasutan, bazterrekoak dira gizartearentzat orokorrean, akordioaren babesleek kontatzen dutenaren arabera. Haratago, akordioak EB, AEB eta mundu osoan borroka demokratiko luzeen bitartez lortutako eskubide garrantzitsuak kolokan jartzen duela dirudi.
Negoziazioak modu itxian burutzen ari dira, galdeketa irekirik gabe. Parlamentu nazionalak ez dira jakinararazten Hitzarmen komisioaren bileretako txostenak. Argitaratutako –edo filtratutako- informazio apurrak ezinegon nabarmenasortzen digu.
3 . Zerk kezkatzen gaitu?
• Gardentasun eta bide demokratiko falta, zeintzuek gizarte zibilari negoziazioak jarraitzen eta interes publikoak bermatzea ezinezko egiten dieten. Gaur egun negoziazio hauek ez dira bidezkoak: zenbait talde enpresarialek informazioa eskuragarri dute, negoziazioak baldintzatzeko dagozkien aukerekin.
• inbertsioen babesa, eta zehazki, Estatu eta Inbertsoreen arteko Arazo Konponketarako Mekanismoaren inguruko atala (EIAKM). EIAKM-k inbertsoreei eskubide bereziak ematen dizkiete, Estatuak epaietan sartzeko, erabaki demokratiko batek –instituzio ordezkariren batena eta interes orokorrerako – inbertsoreen etekin ekonomikoa, edota gaur eguneko edo etorkizuneko etekinak, kaltetu ditzakeenean. Mekanismo hauek epaimahai nazionaletatik gaindiko erabakietan oinarritzen dira. Estos mecanismos se basan en juicios fuera de los tribunales nacionales. Modu horretan, sistema legal nazionaletan eta gizartearen burujabetza demokratikoan eragiten dute, interes publikoa duten lege eta politikak ezinduaz.
• Gobernuan egitura antidemokratiko berrien sorrera, baita helburu bezala “erregulazioak armonizatzea” duten prozeduren sorrera, Erregulazio Elkarlana Kontseilua kasu baterako. Egitura hauek TTIP-aren kontestuan hartutako erabakiak modu demokratikoan hautatu gabeko burokrata jakinek eta talde enpresarial haundiek modu isilean behin eta berriz mehatxatzea baimentzeko egiturak dira. Egitura ez-demokratiko hauek interes publikorako sortutako arauen aurka, edota etorkizunean hobekuntzak egitearen aurka egiteko tresnak dira, beraien beharra eta agintari publikoak alde batera utzita. Ondasun intelektual eskubideen indartu nahi izateak ere kezkatzen gaitu, orain dauden moduan, oinarrizko eskubideen aurkakoak baitira, hara non, osasuna, hezkuntza, kultura eta adierazpen askatasuna
4 . Eskakizunak eta babestutako helburuak:
Solidaridade internazionala, justizia soziala, ingurugiro eramangarritasuna, eta giza-eskubide guztien errespetua oinarritzat hartuta, Estatu Batuak, Europar Batasuna eta bestelako herrialdeekin lanean dihardugu, zera eskatuaz:
a) Berehalako gardentasuna: publikoak egingo dira negoziazioaren inguruko Komisioaren textuak, eta baita negoziazioaren inguruko dokumentuak, debate publiko ireki bat baimentzeko helburuz.
b) EIAKM -ari EZ: neurri hauen aurka gaude, eta tinko dihardugu gure gizarte eta herrien erabakiak hartzeko burujabetza babestuaz, erabakiak hartu eta interes publikoa hobetzeko, denon ongizatea interes pribatuen aurretik jarriaz.
c) Erregulaziorako Elkarlan Kontseiluari EZ: operazio komertzialaren erregulazio orok, komertzio baldintzek eta produktu ekoizpenerako estarndarrak ezartzea modu demokratikoan kontrolatutako organuen esku beharko luke.
d) Deserregularizazioa eta babes eta interes publiko zerbitzuen aurka egiteari EZ: kontsumitzaile eta osasun publikoaren arau sozial eta laboralak, ingurugiroaren babesa, errekurtso naturalen berriztatzea barne, animalien ongizatea, elikagaien arau sanitarioak, eramangarriak diren nekazal-erabilerak, informazioaren eskuragarritasuna, kultura eta medikuntza, finantza-merkatuaren erregulazioa, datuen babesa eta beste zenbait eskubide digitalak barne. Estandarren errekonozimendua ez da onargarria demokratikoki erabakitako babes neurriekin talka egiten baitu. Printzipioa kontuz ezartzen dela bermatu behar da.
e) Ez dago zerbitzu publikoak pribatizatzean baino deserregulazio okerragorik. Kalitatezko hezkuntza unibertsalki eskuragarri izatea eskatzen dugu, osasunari arreta, eta beste zerbitzu publiko batzuk gizartearen ongizaterako bide bezala ikusten ditugu. Lan-eskeintza lokala eta ekonomia lokalak bultzatzen dituen kontratazio publikoa, diskriminazio pisiboa, ekonomia eramamangarria, pertsoen zaintzari arreta eta interes publikoari zerbitzua bultzatu nahi ditugu.
Zentzu honetan alor desberdinetan zerbitzu publikoen pribatizazioak bizi-kalitate eta emakumeen lan-baldintzetan izango dituen ondorioak kontutan izan behar ditugu.
f) Ingurugiroarekin eramangarriak diren nekazal-erabileren sustapena, eta familia-mailako nekarazaritza bultzatzea.
g) Erakunde publikoek botere politiokoa eta zenbait sektore sentikorren babeserako ahalmena gorde behar dute, gure bizi-kalitaterako arauen alde eginaz. Ingurugiro eta lan alorretako arau internazionalak errespatatu behar dira. Lan arauen behin eta berrizko hausturak isunak jaso beharko lituzke.
Azkenik, gure herrien erlazio eta politika komertzialen eraikuntza bultzatzen dugu, lehenik pertsonak eta gure planeta jarrik dutenak, eta zer bermatuz:
• Hausizinezko giza-eskubide unibertsalak, elikadura egoki, osotasun fisikoa, ura, osasuna, sexu eta ugaltze eskubideak, osotasun psikikoa, arropa, etxebizitza, hezkuntza, babes soziala, mobilitatea, kultura, aisia eta ingurugiro garbia;
• Funtsezko lana, jendeari modu egokian bizitzea baimenduko diona, irabazi egokiak eta eskubide laboralak barne;
• Haurrak izatea, zerbitzu lan informalak eta gizarte eta pertsonei egindako zerbitzuak errekonozitzea. Ondasunen banaketa ekitatiboa bermatzea, baita berrantolaketa sozioekonomikoa ere, eguneroko etxeko lanak emakumeen gain egon ez daitezen, emakume eta gizonezkoen soldaten berdintasuna faboratuz;
• Karbono igorketa baxuagoa bematzeko ekonomia bateranzko trantsizioa, gehiegizko kontsumoan oinarritu gabea, baizik eta errekurtsoen neurriko erabilera batean, eta bizimodu on bat bermatuaz eta beste pertsona batzuk eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea, nekazaritza, flora eta fauna arriskuan jarri gabe;
• Erabaki-hartzearen behin betiko demokratizazioa;
• Pobreziaren aurkako borroka, solidaridade neurri berriak ezartzea eta gizonezko eta emakumezkoen eskubideen bateratzea, baita beste herrialde batzuetako pertsonekin eta errefuxiatu eta etorkinen eskubideak onartuaz.;
• ingurugiro-ongizate, ongizate ekonomiko eta sozialaren igoera globala.