KONZENTRAZIOA pensio publikoen alde: Abenduaren 20an, Moyuan Bilbo, 7etan

cartel-euskeraEsan digute pensioak krisian daudela,  herritarrak zahartzen ari direlako; eta hobe dugula bankuetara jo eta plan pribatua kontratatzea zahartzaroa ziurtatzeko. Esaten digute pensioen sistema publikoak porrot egin duela eta modernizatu beharra dagoela  baliogarria izan dadin.

Baina pensioak pikutara bidaltzeko planak Zapateroren 27/2011 legeaz hasi ziren, eta PPren 23/2013 legeaz, eta PPk egin duen Segurtasun Sozialaren deskapitalizazioaz; zeren PPk Erreserba Funtsa hustu egin du (Pentsioen itxulapikoa murriztu egin dute 2011ko 66815 miloitik 2016ko 15.915 miloitara) desegiteko estrategia hauek erabiliz:

  • Kotizazioen jaistea lanpostu fijoak deseginez eta behinbehineko bihurtuz lan erreformaren bidez, soldaten jaitsieraz, ordu extrak ez ordainduz -ezta deklaratuz- eta kontratu prekarioak bultzatuz.
  • Enpresei tarifa planoak eta kotizazio salbuespenak oparituz.
  • Kotizazioen muga maximoak mantenduz.
  • Langile autonomoen Erregimen Berezian ez berdintzeagatik bataz­besteko kotizazio oinarriak.

PROPOSATZEN DUGU: lAtzera bota aipatutako legeak. lIleko 1080 €ko gutxiengo jubilazio pensioa. lJubilazio arrunta 65 urtetan berrezarri lErregimen bereziak integratzea eta ez baztertzea Erregimen Arruntetik alargunak eta umezurtzak. lSegurtasun Sozialaren aurrekontua, Estatuko aurrekontu orokorretan izatea, inolako berezitasun barik. lAutomatikoki eguneratu pensioak KPIaren arabera.

Pensioa lapur ez diezazuten, parte hartu eta borrokatu.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.