Maiatza Globala: Manifiesto

Ikusi Bideoa

Duela ia urtebete, sumindurazko garrasi batek estatu osoa astindu zuen. Ez zen berria: kolektiboek eta elkarteek hainbat urtetan garatu dituzten borroken oihartzunak ziren, gaur egun ere kaleetan entzun daitezkeen oihartzunak. Garrasi hura ez zen bakarrik kanpaldietan eta manifestazioetanmamitu. Asanbladetan, jendartekoeztabaidetan eta, hainbat hamarkadatan, gizartearen pertzepzioa mara-mara blaitu duten leloetan eta mezuetan ere gorpuztu egin zen. Oraingoan, ordea,  herriaren bozgorailuak beste batzuk izan dira: komunikabideak eta gizarte-sareak. Ia 365 egun beranduago, egoera ekonomikoak okerrera egin du eta, horretaz gain, zuzenbidezko estatu demokratikoei ez dagozkien planteamendu ideologikoak eta neurri politikoak ere ekarri ditu.  Gaur, ia urtebete igaro  eta gero, mendeetako borrokari esker lortutako gizarte-babeserako mekanismoak espoliatzen ikusten ari dira herritarrak, ikaraz. Kaleko herritar batek ere sortu ez duen krisialditik irteteko bide bakarra omen, euren hitzetan.

Gaurkoan, ez da nahikoa errudunak seinalatzea. Aurkituta ere, gaur egungo sisteman, onik aterako lirateke, eta, kondenatuak izanik ere, gobernuak absolbitu egingo lituzke, estatu-buruaren konplizitatearekin. Aski dela esateko unea da, kalean borrokatzekoa eta boterean enkistatuta dagoen kasta horren eraso masiboen aurrean planto egitekoa. Gaurkoan, zera erakutsi behar dugu:  ez dugula sistema hau nahi, ez garela gizartearen ikusle hutsak, gutako bakoitza nahitaezkoa dela gizarteak funtzionatzeko.

Horregatik guztiagatik, aski dela aldarrikatzen dugu. Baina ez haserrez edo erneguz, konbikzioz baizik. Gizakion  funtsa bidezko eta berdintasunezko gizartearen alde borrokatzea dugula dakigunon hausnarketaren eta argumentazioaren emaitza den konbikzioz. Ez gara beldur. Ez dago justizia arnasteko dugun premia hau geldiaraziko duen borrarik, isunik, ez gomazko pilotarik. Ez gaituzte geldituko! Ez diegu utziko!

MANIFESTUA

Ongizate orokorraren eta ingurumenaren sostenguaren mende egon behar da ekonomia, ez onura pribatuaren mende.

 1. KAPITALAREN DIKTADURAREN AURKA

Gehiengo zapalduaren eskubideak eta premiak bazter uzten dituen gutxiengo ankerraren botere-estatusari eustea du helburu nagusi mundua kudeatzeko modu honek, eta ez dugu horrelakorik onartzen. Herritarron subiranotasuna bankuen, merkatuen, kalifikazio-agentzien eta kapitalaren boterearen lobbyen gainetikdagoelako.

 2. EKONOMIA IRAUNKORRA ETA BIDEZKOA

Lanaren prekarizazioaren eta baliabide naturalen ustiaketa arduragabearen aurka. Edozein espekulazio-modutatik aldentzen den gizarte-ekonomiaren eta kooperatiba-ekonomiaren alde. Gizarte iraunkorrak garatzea helburu bakartzat duen banka publikoaren alde.

Elikadura-burujabetza defendatzen dugu, oinarrizko helburu ekonomiko eta sozial gisa, bai eta hori lortzeko ezinbestekoa den bidezko merkataritzaren alde ere.

Nahitaezkoa da guztionak diren ondasunak demokratikoki kontrolatzea: jardun ekonomiko egokirako funtsezkoak diren bai baliabide naturalak eta bai erakunde ekonomikoak. Ura, telekomunikazioak, finantza-sistema eta moneta gestionatzen dutenek herritarren interesak zaindu behar dituzte, eta herritarren aurrean erantzun, ez finantzetako kapitalisten gutxiengo urri baten aurrean. Planeta mugatu honek ezin dio eutsi mugarik gabeko hazkundeari: ezinezkoa da. Hazkundea ahantzi behar dugu, eta DESAZKUNDERA jo. Hau da: arretagunea desazkunde ekonomikoan kokatu beharra dugu, gizartearen eta ingurumenaren garapenerako bidea baita.

3. ZERGA IRUZURRA

Zerga-paradisuak eta korporazioen eta ondasun handien pribilejioen aurka. Gizartearen etorkizuna eta bere garapena geuri dagokigu, eta bidezkoa izan dadin eta berdintasunez gauza dadin, zergen ordainketa mailakatua izan behar da.

4. LAN DUINERAKO ESKUBIDEAREN ALDE

Lanak aberastasun kolektibo handia sortzen du, eta faktore garrantzitsua da norberaren garapenean, funtsezko eskubide eta askatasunetatik eratorritako premiak asetzeko elementu den aldetik.

Lanaren bidez, gizarteari hazten laguntzen diogu, bai eta egokiro gestionatzen ere. Ez da lanik falta; falta litekeena da, ordea, lana ordaintzeko eta banatzeko borondatea.

Lan duina gizartearen eragile delako eta guztion harrotasun-iturri. Ez diegu utziko trukean prekarietatean edo esklabutzan murgilaraz gaitzaten. Zera aldarrikatzen du herri langileak: gure lana geurea da, alderdi guztietatik. Lan prekariorik ez! Esklabutzarik ez!

5. ETXEBIZITZA

Guztiontzako etxebizitza duinaren alde. Kalitatezko etxebizitza denon eskura egotea nahi dugu: batetik, alokairu publikoaren bidez eta, bestetik, jabetza-sistemaren baitan, kreditua bidezko baldintzetan eskura izatearen bidez. Era berean, beharrezkoa da banku-jardunean gardentasun handiagoa lortzea, banka publikoa sustatzea eta hipoteka-araudia aldatzea.

Funtsezkoa da, baita, etxebizitza eskuratzeari buruzko pertzepzioa aldatzea, alegia, jabetzan bakarrik ez oinarritzea.

6. ZERBITZU PUBLIKOEN DEFENTSAN

Herritarren beharrizanek kalitatezko zerbitzu publikoak eskatzen dituzte, murrizketak bezalako mehatxuetatik libre. Bereziki larriak dira osasungintzari, hezkuntzari eta justiziari egiten zaizkien erasoak. Oinarrizko premiak ezin dira inoiz ez interes pribatuen ez espekulazioaren mende egon.

Kalitatezkoeskola publikoak garapen pertsonala, ongizatea, aberastasun kulturala, intelektuala, soziala eta kritikoa lortzeko behar diren baliabide guztiak eskaintzen ditu, guztiak ere funtsezkoak segurtasuna eta ongizatea lortuko badira. Hori dela-eta, administrazio publikoek unibertsaltasunez bermatu behar dute eta arduraz kudeatu.

7. JUSTIZIA

Legeak guztiontzat berberak izatea nahi dugu, bai eta sistema judiziala garbia, bidezkoa, gardena eta eraginkorra izatea ere. Independentzia judizial eraginkorra nahi dugu, legeek lotura politikorik ez izatea.

Ustelkeria jazarri beharra dago, eta ostutakoa herri-administrazioei itzuli behar zaie. Itzal handikoenen eta boteretsuenen inpunitatea amaitzea exijitzen dugu.

Errotik kendu behar dira elkartzeko eskubidea, protesta publikoa edo erresistentzia pasiboa eta baketsua mugatzeko asmoa duten legeak. Ezezko biribila protestaren kriminalizazioari.  

Atzerapausorik ez hainbat mendetako borrokari esker lortutako funtsezko eskubideetan.

8. INGURUMENAREN SUNTSIKETA AMAITZEAREN ALDE

Ingurumenaren suntsiketaren aurka gaude eta baliabide naturalen kudeaketa eraginkorrarekiko konpromisoaren alde. Bizi-ereduaren aldaketa ezinbestean ekologikoa izango dela ulertuko duten politikak exijitzen ditugu. Politika horien abiapuntua hau izan behar da: ezin da ekosistemen orekaren kontra jardun, irabazi-asmoa aitzakia hartuta. Geure planeta da; bizitzeko behar dugu. Kontsumo arduratsua eta desazkundea zutabe izango dituen bizi-ereduaren alde gaude.

Era berean, animalien eskubideak indarrean dagoen legerian sartzea defendatzen dugu, gure babesa eta errespetua merezi duten izakiak baitira.

9. HEZKUNTZA, ZUTABE

Hezkuntzak eta informazioak pertsona guztien eskura egon behar dute. Ez dugu onartzen hezkuntza salgai bilakatzea, ezagutzaren eskuragarritasuna kontrolatzea edo Internet zentsuratzea. Gizarteari aurrera egiten laguntzen dion engranajea dira pentsamendu askea, sen kritikoa eta sormena.

Balio horiek eskuratzeko modua dagoela bermatu behar dute botere publikoek.

10. DESBERDINTASUNAK ETA GIZARTE BIDEGABEKERIAK EZABATZEAREN ALDE

Pertsonekiko eta ingurumenarekiko errespetuan oinarrituko den berdintasunezko gizarte batera bideratu nahi dugu, begirunean, bizikidetzan eta elkarlanean funtsatuko den gizarte batera,  arrazaren, generoaren, sexualitatearen, ideologiaren, konfesioaren edo jatorriaren ziozko diskriminaziorik gabe. Sistema ekonomiko kapitalistan eta matxistan sustengatzen diren nazioarteko merkataritza-politikak salatzen ditugu.

Herrien eta herritarren autodeterminazio-eskubidea defendatzen dugu. Tokian tokiko kulturen aintzatespena eta errespetua babesten dugu.

11. DESMILITARIZAZIOAREN ALDE

Gerrarik, lurralde-okupaziorik, apartheid-erregimenik eta errepresiorik gabeko mundu baten alde egiten dugu, Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala errespetatuko duena.

Gure ustez, gastu militarra eta politika-arloan aurreratua den gizartea aurrez aurre daude. Beraz, armada ezabatzea, gastu militarra murriztea eta aurrekontu hori gizarte-baliabideetarako erabiltzea exijitzen dugu, alferrikako gastu krudela delako.

12. KULTURARAKO ESKUBIDEAREN ALDE

Herri bakoitzaren tradizioekiko eta ondare eta sorkuntza kulturalarekiko errespetua defendatzen dugu, eta sistema globalean nagusi diren kultura- eta hizkuntza-homogeneizazioa gaitzesten. Software askea eta Copyleft erabiltzea defendatzen dugu, kultura eskura izatea bultzatzen baitu.

Mugarik gabeko kultura askearen alde.

13. DEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEAREN ETA HERRITARREN PARTAIDETZA AKTIBOA BERMATUKO DUEN SISTEMA POLITIKOAREN ALDE

Saldu ziguten ordezkapen-demokrazia ez delako halakoa. Hauteskunde egunean, legealdi osorako txeke zuria sinaarazten digute. Hauteskunde-sistema bera birformulatu beharra dago, demokrazia partehartzailea berma dadin, hau da, pertsonen zerbitzura egon dadin eta ez merkatuen esanetara. Demokrazia herritar heziek, informatuek eta kritikoek bakarrik bermatuko dutelako.  

Eraiki ezazu demokrazia partehartzailea kaleetan: parte hartu, borrokatu, ekin. Konpromisoak hartzeko garaia da. Gure arazoak elkarrekin eta bat eginik bakarrik konponduko ditugu. Izan gaitezen demokratikoak, izan gaitezen partehartzaileak, izan gaitezen arduratsuak. Ekin dezagun!

Ver video

Hace casi un año que un grito de indignación recorrió todo el estado. No era algo nuevo: eran los ecos de las luchas en las que colectivos y asociaciones llevaban años trabajando y que también hoy resuenan en las calles. Aquello se plasmó no solo en acampadas y manifestaciones, sino también en asambleas con los debates, los lemas y las consignas que durante décadas han impregnado el imaginario colectivo pero, esta vez, con la atención mediática y las redes sociales como altavoz popular. Casi trescientos sesenta y cinco días después, la situación económica no sólo ha empeorado, sino que ha arrastrado consigo planteamientos ideológicos y medidas políticas que distan mucho de lo que corresponde a un estado democrático de pleno derecho. Hoy, casi un año después, la población asiste asustada al expolio de la cobertura social que ha costado siglos de lucha conseguir, con la excusa de que es el único camino para salir de una crisis que ningún/a ciudadano/a de a pie ha provocado.

En estos momentos no basta con señalar a los culpables. De encontrarlos, en el actual sistema saldrían airosos. En el caso de ser condenados, serían absueltos por el gobierno, con la complicidad del jefe de estado. Es el momento de decir basta, de luchar en la calle y de plantarse ante los ataques masivos de esta casta enquistada en el poder. Hoy es el día de demostrar que no queremos este sistema, que no somos meros espectadores en la sociedad y que cada uno/a de nosotros/as es imprescindible para que la sociedad funcione.

Por todo ello decimos basta. Pero no lo decimos de forma airada ni enrabietada. Lo proclamamos convencidos/as de ello. Lo expresamos desde la reflexión y la argumentación de quien sabe que luchar por una sociedad justa e igualitaria es la base de lo humano. No tenemos miedo. No hay porras, multas ni pelotas de goma suficientes que frenen este impulso vital, esta necesidad de respirar justicia. No nos van a parar, porque no les vamos a dejar.

MANIFIESTO

La economía debe estar al servicio del bienestar general y del sostén y cuidado del medio ambiente, no del beneficio privado.

1. CONTRA LA DICTADURA DEL CAPITAL

No aceptamos esta manera de gestionar el mundo cuyo fin máximo es mantener el estatus de poder de una minoría despiadada, que obvia por completo las necesidades y los derechos de una mayoría oprimida. Porque la soberanía ciudadana está por encima del dictado de bancos, mercados, agencias de calificación y lobbies de poder del capital.

2. ECONOMÍA SOSTENIBLE Y JUSTA

Contra la precarización del trabajo y la explotación irresponsable de los recursos naturales. Por una economía social y cooperativa lejos de cualquier forma de especulación. Por una banca pública que tenga como único objetivo el desarrollo de sociedades sostenibles.

Por la defensa de la soberanía alimentaria como objetivo económico y social básico y del comercio justo como medio para conseguirlo.

Es vital recuperar el control democrático de los bienes comunes, es decir, todos aquellos recursos naturales e instituciones económicas fundamentales para el buen ejercicio económico. Quienes gestionen el agua, la energía, las telecomunicaciones y el sistema financiero y monetario deben velar por los intereses de la ciudadanía y responder sólo ante ella y no ante una exigua minoría de capitalistas financieros. Es imposible un crecimiento ilimitado en un planeta finito. Hemos de olvidarnos de crecer para empezar a DECRECER y poner el foco en el decrecimiento económico como vía para el desarrollo social y ambiental.

3. FRAUDE FISCAL

Por la eliminación de los paraísos fiscales y el fin de las ventajas aplicadas a las corporaciones y grandes fortunas. El futuro de la sociedad es nuestra responsabilidad y su desarrollo es un deber que ha de ser compartido por todas. Para que este desarrollo, además, se produzca de manera justa e igualitaria, las aportaciones en forma de impuestos se deben realizar en base a un criterio de progresividad.

4. POR EL DERECHO A UN TRABAJO DIGNO

El trabajo constituye un gran generador de riqueza colectiva y un importante factor en la realización personal, como elemento que busca satisfacer las necesidades derivadas de los derechos fundamentales y de las libertades.

El trabajo es aquello que las personas hacemos para ayudar a la sociedad a crecer y a gestionarse adecuadamente. Nunca faltará trabajo; en todo caso, lo que falta es voluntad de compensarlo y repartirlo.

Porque un trabajo digno es motor de la sociedad y un orgullo para todas. No permitiremos que nos lo cambien por precariedad o esclavitud. El pueblo trabajador reclama: nuestro trabajo es nuestro, en todas sus vertientes. ¡No al trabajo precario! ¡No a la esclavitud!

5. VIVIENDA

Por una vivienda digna para todas. Queremos un acceso a una vivienda de calidad, bien mediante un régimen de alquiler público, o bien mediante un sistema de propiedad con acceso al crédito en condiciones justas y con la mayor transparencia bancaria. Es necesario fomentar una banca pública y un cambio de la normativa hipotecaria.

Consideramos vital que cambie la percepción del acceso a la vivienda y que no se base únicamente en el concepto de propiedad.

6. POR LA DEFENSA DE LO PÚBLICO

Las necesidades de la ciudadanía requieren unos servicios públicos de calidad, libres de amenazas en forma de recortes. Son especialmente graves los ataques a la sanidad, a la educación y a la justicia. Las necesidades básicas nunca pueden estar sujetas al interés privado ni especulatorio.

Una escuela pública de alta calidad proporciona todos los recursos necesarios para favorecer el enriquecimiento cultural, intelectual, social y crítico de las personas, elementos fundamentales para la seguridad y el bienestar. Por este motivo, debe ser garantizada de manera universal y gestionada de forma responsable por las administraciones públicas.

7. JUSTICIA

Queremos leyes que sean iguales para todas y un sistema judicial limpio, justo, transparente y eficaz. Por una independencia judicial efectiva y sin vinculaciones políticas.

La corrupción tiene ser perseguida y devuelto lo robado a las arcas públicas. Exigimos el fin de la impunidad de los más influyentes y poderosos.

Hay que cortar de raíz cualquier reforma de las leyes que limite el ejercicio del derecho de reunión, de la protesta pública o de la resistencia pasiva y pacífica. No a la criminalización de la protesta.

No toleraremos un recorte en los derechos fundamentales adquiridos tras siglos de lucha.

8. POR EL FIN DE LA DESTRUCCIÓN MEDIOAMBIENTAL

Por el fin de la destrucción medioambiental,por el compromiso con la gestión efectiva de los recursos naturales. Exigimos políticas que entiendan que el cambio de modelo de vida será ecológico o no será. Estas políticas deben partir de una base simple: no se puede atentar contra el equilibrio de los ecosistemas por afán de lucro. Es nuestro Planeta; lo necesitamos para vivir. Abogamos por el consumo responsable y por el decrecimiento como modelo de vida.

Asimismo, defendemos la inclusión de los derechos animales dentro de la legislación vigente, como seres que merecen nuestra protección y respeto

9. POR LA EDUCACIÓN COMO BALUARTE

La educación y la información deben estar al alcance de todas las personas. No toleramos la mercantilización de la educación, el control del acceso al conocimiento y la censura de Internet. El libre pensamiento, el juicio crítico y la creatividad son el engranaje que hace avanzar la sociedad.

Los poderes públicos tienen el deber de garantizar estos valores y su accesibilidad.

10. POR EL FIN DE LAS DESIGUALDADES Y LA INJUSTICIA SOCIAL

Por el cambio a una sociedad equitativa basada en el respeto de las personas y del medio ambiente. Por la construcción de la sociedad en el respeto, la convivencia y la cooperación, sin discriminación por razón de raza, género, sexualidad, ideología, confesión o procedencia. Denunciamos las políticas comerciales internacionales, que se sustentan no sólo sobre un sistema económico capitalista, sino también sobre un sistema machista.

Por el derecho de autodeterminación de los pueblos y de la ciudadanía. Por el reconocimiento y respeto de las culturas locales y regionales.

11. POR LA DESMILITARIZACIÓN

Por un mundo sin guerras, ocupaciones territoriales, regímenes de apartheid o represión, donde se respete la Declaración Universal de los Derechos Humanos.

Entendemos que el gasto militar es contrario a una sociedad políticamente avanzada, por lo que exigimos recortar el gasto militar, abolir el ejército por ser un gasto inútil e inhumano y destinar esos presupuestos a recursos sociales.

12. POR EL DERECHO A LA CULTURA

Por el respeto a las tradiciones, al patrimonio y a la creación cultural de cada pueblo y por el fin de la homogeneización cultural y lingüística imperante en el sistema global. Defendemos el software libre y el uso del copyleft como impulsor del acceso a la cultura.

Por una cultura libre y sin restricciones.

13. POR UNA DEMOCRACIA PARTICIPATIVA Y UN SISTEMA POLÍTICO QUE GARANTICE LA PARTICIPACIÓN ACTIVA DE LA CIUDADANÍA

Porque la democracia representativa que nos vendieron se ha convertido en pedirnos permiso un día para usar un cheque en blanco el resto de la legislatura. Es necesario reformular el sistema electoral, para que garantice una democracia participativa, es decir, una democracia que esté al servicio de las personas, no de los mercados. Solo una ciudadanía educada, informada y crítica garantizará la democracia.

Ejerce la democracia participativa desde las calles: participa, lucha, actúa. Es el momento de comprometerse. Solamente juntas y unidas resolveremos nuestros problemas. Seamos democráticos, seamos participativos, seamos responsables. ¡Actuemos!

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s