Manifiesto #euskal15M: Cuando desobedecer dignifica (II)

Datozen autonomia-hauteskundeetako hautesgai guztiei zuzentzen gatzaizkie gaur, herritar guztiei, kargu politiko-instituzionalei eta solaskide sozial guztiei, bereziki, herritarrak diren heinean. Zera salatzera gatoz: ez dela eman gaurko egoerak duen larritasunaren neurriko erantzunik.

Argi daukagu: hauteskunde hauek EZ dutela sistema sozio-politiko-ekonomiko amoral hontako eta denon onuratik hurrun dagoen gure ordezkari politikoen txandaketa sinplea edo sendotzea bultzatu behar.

Erreforma sakoneko prozedura bat asteko kapazitatea eta borondatea daukatela demostratzen duten hautagaiak eskatzen ditugu, gaur egungo botere politiko ezberdin batean jarduten dutenak, herritarren eta hauen eskubideen zerbitzuan daudenak, gu guztiok babesten gaituztenak.

M15Marentzat, talde berri bezala, erkidegoko hauteskunde hauei aurre egitea erronka aundia da, argi eta garbi hobetu daitekeen hauteskunde-sistema bat izan arren, urte askotan politika aktiboan parte hartzea galerazia izan duen alderdi baten partehartzea onuragarritzat jo arren, hiritar partehartze esparrua eskasa iduritzen zaigu.

Hauteskunde hauek ta gero, gauza asko berregin beharko dira, ezarri eta kendu, herriaren gaur egungo balio etikoak eta moralak kontutan hartuta eta zuek, bereien hurrengo ordezkari bezala.

Inoren ordezkari ez bagara ere, badakigu alertaren eta sumintasunaren sentimendu kolektiboei adierazpidea eman diegula. “Jende arrunta” baino ez gara, ordezkari politikoek -publikoa dena kudeatzeko garaian ordezkatzen omen gaituztenek- aktiboki nahiz pasiboki hartutako erabaki okerren ondorioak babesik gabe sufritzen ditugunak eta, batez ere, gure ingurukoak ikusten ditugunak ondorio horiek sufritzen.

Horregatik, zera diogu:

  1. Gure kezka egunez egun hazten ari da, interes komunarekin harremanik ez daukaten erakundeek batetik inposatutako eta bestetik baztertutako neurriak direla-eta. Ondorioak oso larriak dira herritarrentzat, eta guztiz onartezinak. Neurri horiek handitzen jarraitu nahi dituzte.
  2. Sindikatuak, alderdi politikoak, enpresariak, eliz erakundeak, komunikabideak, pentsalariak eta artistak, mota guztietako profesionalak eta gizarte osoa, deia egiten dizuegu zuen ahots kritikoa altxa dezazuen eta jarrera aktiboa eta elkarlanean aritzeko konpromisoa har dezazuen, premiazkoa baita, pertsonak merkantzia bihurtzen gaituzten politika eta erabakien aurka eta kolektibotasunaren eta bere zaintzearen aldeko jarrera eta konpromisoa. Solaskide sozialei, bereziki, herritarrak mobiliza ditzatela eskatzen diegu.
  3. Zera exijitzen diegu instituzioei eta euren zerbitzura dauden funtzionarioei: herritarrak zain ditzatela, herritarrekin egin dezatela bat eta ez herritarrei odola xurgatzen dietenekin. Geldiaraz dezatela gizarte-bazterkerian amaitzen duten pertsonen kopuruaren hazkundea eta baliabideen suntsiketa, herritarrak babesik gabe uzten dituena.
  4. Era berean, honako hau exijitzen diegu: GARDENTASUNA, errealitatean gertatzen ari denari eta bere muntari dagokionez, nahita ezkutatzen eta hutsaltzen dela uste baitugu. Herritar helduen moduan tratatuak izan nahi dugu, ez menpekoen moduan. Eskubidea dugu INFORMATUAK ETA KONTSULTATUAK izateko, eta horretarako herritarrek itzal handiko erabakietan zuzenean parte hartzeko bideak urratu behar dira.
  5. Azken batean, zera exijitzen diegu boterea duten instituzioei eta gizarte-eragileei (alderdi politikoei eta sindikatuei, zehazki): beharrezkoa den guztia egin dezatela ongizate kolektiboa bermatzeko, pairatzen dugun abusuaren eta ezartzen dizkiguten bidegabeko legeen eta herritarrengandik aldendutako botere ustelen aurreaneta aurrean DESOBEDIENTZIA ZIBILA ETA INTSUMISIOA BALIATZETIK HASITA. Eta, herritarrek eurek baliatzea beste irtenbiderik ez dutenean, ez ditzatela kriminalizatu.

Herritarren mugimendua garen aldetik, harago joan nahi dugu geuk. Gizarte- eta politika-antolakuntzako modu guztiz bestelakoak landu nahi ditugu, demokrazia partehartzailean eta munduan egoteko modu berri eta zeharo desberdinean oinarrituak.

Izan ere, asanblada irekiak mantentzen ditugu herritarren parte-hartzea plaza publiko askotan, oinarritzen eta parte hartzen dugu modu aktiboan iniziatiba baterakuntzan, esate baterako, denbora bankuak, herri-baratzak, ekologista alternatiboak oro har, erakundeen eta elkarteen asanbleario gestioa eta horizontala.

Bizitza indibidual eta kolektiboa kudeatzen lagunduko duten mekanismoak izan behar dituzte herritarrek, eta premia hori berretsi egiten dugu.

Beraz, honako dei hau egiten dugu: EZ DIEZAIOGUN UKO EGIN GIZARTE ARAZOEN GESTIOAN ETA KONPONKETAN PARTE HARTZEKO BETEBEHARRARI.

Politika, bizikidetzaren artetzat ulertu behar da, eta horixe izan behar da, berriro ere, ez gaur egun, zigorrik gabe praktikatzen den moduan: boterearen eta boterearentzako abusu handinahia.

Zuzenean parte hartzeko gune berriak ireki nahi ditugu, gure komunitateei onura ekarriko dieten bideak, alegia.

Ez dugu lehendakariak izan nahi. Euren eskubideak praktikatzen dituzten herritar aktibo eta kontzienteak baizik.

Gure proposamena sistema errotik eraldatzeko asmoetan askoz harago doan arren, egungo egoeraren aurrean, salaketan sakontzen dugun neurri berean, gizartearen zaintza eta babesa lehentasun nagusitzat hartzen duten guztiekin elkarlanean aritzeari ekin nahi diogu, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.

Lehentasun horri dagokionez, ordea, daukagun sentsazioa guztiz bestelakoa da: lehen lerroan zezenketa estrategikoa eta poltrona, eskainu, soldata zein influentzien lehia jartzen dira; bien bitartean, benetako zaintza kolektiboaren aulkiak hutsik geratzen zaizkigu. Bertan esertzera gonbidatzen zaituztegu; are hobeto, plazetara hurbiltzera, nahiz eta bertan aritzea sarritan erraza izan ez, baina errotik hasita egiten den lanak balio handiagoa hartzen du.

Askotan zailtasunak aukitzen ditugu araudiaren eta bere gehiegikeriazko aplikazio arbitrarioen eraginez, besteak beste. Hainbat kide zigortu eta erasotu dituzte, protesta guztiz baketsua burutzen ari zirela.

LARRIALDIKO NEURRI BATZUK

Arestian esandakoaren haritik, gure benetako eta jatorrizko xedea eusten ez den sistema honen aurrean alternatiba globalak sortzea den arren, LARRIALDIKO NEURRI gisa, honako hauek proposatzen ditugu, gizarte eragile zein instituzio bakoitzak ditugun erronka atzeraezin ugariei aurre egin diezaien, herritarrekin elkarlanean.

Zerrenda hautagaiei, legebiltzarreko etorkizuneko kargu hautetsiei eta herritarrei oroar, hurrengo hauteskundeetako hizketakide bezala EXIJITZEN DIEGU:

PARTIDU POLITIKO ETA ETORKIZUNEKO KARGU HAUTETSIAK:

1. Klase politikoaren abantailak deuseztatu:

  • Politikariak jaso ditzaketen hautazko soldaten, betirako pentsioen, justifikatu gabeko otorduen eta gainontzeko hobarien ezarpenaren debekua. Beraien ordainsaria, beraien errespontsabilitateen eta lurraldearen ordainsarien batz-bestekoaren araberakoa izango da.
  • Lan postu bakoitzeko beharrezkoa den prestakuntza edukitzea.
  • Partidu politiko bakoitzaren kode deontologiko etiko bat idaztea exijitzen dugu, bere edizioa programarekin batera bidaliz eta betetzearen derrigorkotasunarekin.
  • Konfidantzazko karguen murrizketa erradikala.

2. Botereen banatze eraginkorra: Judiziala, legegilea eta betearazlea. Botere judiziala legegilearen azpian jarriz.

Laugarren boterea, informatzailea, onartzeko eta benetan bereizteko beharra ikusten dugu.

3. Legebiltzarreko eredua eta Euskadiko hauteskunde sistemaren goitik-beherako erreforma: Euskal-kamaran Demokrazia partehartzaile baten sorrera bultzatu eta erraztuko duen komisio berezi bat sortu, herritarren partehartzea sustatzeko, sistema informatzaile, eratzaile eta botu elektroniko baten bidez.

4. Kontrol herrikoiko mekanismoak sortu, haukeratutako karguek ardura politikoa betetzen dutela eta beraien programak derrigorrez betetzen dituztela bermatzeko. Betetzen ez badituzte ondorioak egongo dira.

5. Botu zuria eta balio-gabea zenbatzaile izan daitezela, zuri edo balio-gabe botatu duten hautesleen proportzioko aulki hutsak utziz.

6. Erreferendum lotesleak legitimatu (estatu legadia)

7. Berrantola ezazue gizarte zerbitzuen sare publikoa, bere egokitasuna, prestazioak eta kontrol sistemak aztertuz. Amaitu departamentu-bikoizketekin eta zerbitzu desegoki eta antzuekin. Murriztu maila batzuetan ematen diren soldata lotsagarriak eta jar ezazue sare oso hori herritarren zerbitzura, eskuragarri bihurtu eta itxurakerietatik zein politika erosoetatik urrundu.

Baztertu itzazue gehienbat departamentu bakoitzaren propagandarako baino eragin urriko hainbat programa.

8. Has ezazue Ertzaintzaren funtzio eta prozeduren berrikusketa, pertsonen bizitza eta osotasun personala arriskuan jartzen dituzten armak zein prozedurak eta jokabideak baztertuz. Uler ezazue proportzionaltasuna oinarrizkoa dela, DENON bizi baldintzen alde (polizienak barru), eta bakez eta eskuzabaltasunez ari direnen eskubideak babesteko eginkizuna bete behar duzuela.

9. Egin ezazue gure erkidegoaren jazarpen-plana eta izugarrizko zerga-iruzurren murriztapena.

10. Oro har ingurumenarekin eta landa-ingurunearekin begirunez jokatu eta eratu ezazue sustengarria izango den programa ekonomiko eta energetikoa eta geldiarazi berehala printzipio horren aurka doan edozein metodo. Gogoratu planeta honen baliabideak ez direla agortezinak. Horretarako, lan-programa publiko on batez balia zaitezkete.

11. Ezbaian jar ezazue zuek “zor” deritzozuenaren zilegitasuna. Ez diogu inori ezer zor. Oroit dezagun zilegi ez den zorraren definizioa: gobernuek kanpoko agenteetan egiten dituzten inbertsioak, herritarren bizkarrean eta euren baliabideak arriskuan jarrita. Zorra galdetu gabe eta ebidentzia historikoei kasurik egin gabe eskuratu da, ez zaie kasurik egin dakitenen proposamenei ere, ezta guztion onurari ere. Ez dugu euren zorra ordainduko, kreditu merkearen eta adreiluaren pentsurako espekulazioaren emaitza. Era berean, ez ditugu onartuko Europako eta munduko finantza-boterearen bozeramaileek (NMF, EBZ eta Brusela) iragarritako murrizketa bortitzak.

12. Herri ekimen legegile (HEL) bat aurrera eramateko beharrezkoa den signadura kantitatea murriztu, modu honetan Euskal herriaren eta bere ordezkarien arteko elkarrekintza areagotu dadin.

Beharrezkoak diren signadurak bildu ostean, gaiari buruzko erreferendum lotesle bat egin.

13. Landu ezazue Premiazko Prozedurako Lege bat etxebizitza edo lan postua galtzeagatik, kaleratze eta babesgabetasun, baita gaixotasun ere, egoeran dauden pertsonei laguntzeko.

14. Bake-kultura bat nahi dugu, balore eta giza-eskubideetan oinarritutakoa, gaur egungo eta etorkizuneko gatazkak moldatzeko, oraingo gatazkan errentagarritasunik bilatu gabe.

Premiazko neurri hauek zuen programetan sartuko al dituzue?

Hauetako batzuk aurrera eramateko, desobedientzi gradu bat jardutea beharrezkoa dela ikusten dugu. Ze puntutaraino prest zaudete hartara, herriaren boterearen alde eta botere finantzieroa, gaineko instituzio, korporazio haundi, etb-en… kontra?

HERRITARREI:

  1. Esna gaitezen entretenimenduaren estrategia narkotikoek eragin diguten lozorrotik eta har dezagun herri-kontzienzia. Har dezagun parte politikan eta eraiki dezagun prozesu demokratiko erreala, parte-hartzailea eta eraginkorra. Exijitu dezagun geure parte-hartze espazioa.
  2. Jardun dezagun elkarlanean gure etorkizuna eraikitzen, gure kontsumo ohituretan, bizimoduetan eta elkarren arteko harremanetan arduraz jokatuz. Har dezagun parte aldaketan, nork bere hausnarketa eginda. Barruko aldaketarik gabe ez da kanpoko aldaketarik egongo.

Laburbiltzen, eredu hau agortutzat jotzen dugu eta lehenago ere aipatu den moduan, bizitza eta gizarte antolakuntza paradigma berri bat halabeharrez nabarmentzen ari da.

Urtez, eskema zaharrak eta eutsi dituztenak ordezkatuak izan behar dute, hau sahiestezina eta denbora kontua bakarrik izanik. Lagundu dezagun hontan, sinets dezagun ikusi, bizitu eta oinordetzan utzi nahi dugun bidean

Bilbon (Ekoetxean), 2012ko Irailaren 15ean.

m15mbidasoa@gmail.com, tolosa15m@gmail.com, m15mbizkaia@gmail.com, acampadadonostia@gmail.com, http://acampadagasteiz.com/

Nos dirigimos hoy a las personas candidatas a las próximas elecciones autonómicas, a la ciudadanía en su conjunto, a los cargos político-institucionales y a todos los interlocutores sociales, también en su condición de ciudadan@s.

Denunciamos que no hay respuesta alguna proporcionada y acorde con la gravedad de la presente situación.

Tenemos claro; que estas elecciones NO deben contribuir  al refuerzo o simple relevo de nuestros representantes políticos actuales en esté  sistema socio-político-económico amoral,  alejado del bienestar común.

Reclamamos candidata/os y candidaturas que demuestren tener voluntad y capacidad para emprender un proceso de profunda reforma, ejerciendo un poder político diferente al actual, al servicio de la ciudadanía y sus derechos,  que proteja a todas y todos.

Para el M15M, como nuevo colectivo, es todo un reto enfrentarnos a estas elecciones autonómicas, en unas condiciones consideradas insuficientemente democráticas, por su claramente mejorable sistema de elección, incluso considerando como positivo la  participación de un sector vetado a practicar la política activa durante largos años, consideramos insuficiente el ámbito público de participación ciudadana. Tras estas elecciones, habrá mucho que reformar, que quitar y que poner; reconsiderando los actuales valores éticos y morales del pueblo y vosotras/os, sus futuros representantes.

Sin pretender erigirnos en representantes de nadie, pero siendo conscientes de que hemos recogido y dado forma a sentimientos colectivos de indignación y alarma que no tenían cauce de expresión, desde la legitimidad de ser “gente corriente”, ciudadan@s de a pie que sufren en desamparo, y sobre todo ven sufrir directamente las consecuencias de las nefastas decisiones tomadas, por activa o por pasiva, por quienes supuestamente nos representan para gestionar lo público, deseamos manifestar lo siguiente:

  1. Que nuestra preocupación crece día a día por las medidas que desde instancias que nada tienen que ver con el interés común nos están imponiendo y omitiendo otras, con gravísimas e inadmisibles consecuencias para la población. Medidas y omisiones que pretenden continuar ampliando.
  2. Urgimos a sindicatos, partidos políticos, empresari@s, instituciones eclesiásticas, medios de comunicación, intelectuales y artistas, profesionales de todo tipo y a la sociedad en su conjunto, a alzar su voz crítica y a adoptar una actitud activa y de compromiso cooperador contra las políticas y decisiones de quienes convierten a las personas en mercancía y en favor de la colectividad y su cuidado. En particular, urgimos a los agentes sociales a que lo hagan y llamen a la ciudadanía a hacerlo.
  3. Exigimos a las instituciones y al funcionariado a su servicio que cuiden a la ciudadanía, que se alíen con ella y no con quien pretende sangrarla, que detengan el alarmante aumento del número de personas que pasan a engrosar la bolsa de exclusión social y la sangría de recursos que desaparecen y dejan desamparada a la población.
  4. Exigimos, igualmente, TRANSPARENCIA respecto a lo que en realidad ocurre y cuya dimensión real creemos que se oculta y desvirtúa intencionadamente. Reclamamos que se nos trate como ciudadanía adulta y no como súbdita. Tenemos derecho a ser INFORMADAS/OS y CONSULTADAS/OS abriendo vías participativas directas de la ciudadanía en las tomas de decisiones de calado.
  5. En definitiva, exigimos a las instituciones y actores sociales con poder (en particular, partidos y sindicatos), a hacer lo necesario para garantizar el bienestar colectivo, EMPEZANDO POR EJERCER LA DESOBEDIENCIA E INSUMISION ante los poderes corruptos alejados de la ciudadanía que actualmente ordenan, ante el abuso que sufrimos y las leyes injustas que nos imponen y a no criminalizar a la ciudadanía cuando no le quede más remedio que ejercerla ella misma.

Nosotras/os, como movimiento ciudadano, pretendemos ir mucho más allá, trabajando formas de organización social y política netamente diferentes, sustentadas en la democracia participativa y en la gestación de una nueva y radicalmente distinta manera de estar en el mundo. De hecho, mantenemos asambleas abiertas a la participación ciudadana en numerosas plazas públicas, apoyamos y participamos activamente en la consolidación de iniciativas como  bancos del tiempo, huertos comunales, alternativas ecologistas en su conjunto, gestión asamblearia y horizontal de organizaciones y asociaciones.

Reiteramos la necesidad de que la ciudadanía disponga de los mecanismos que le permitan la gestión de su vida individual y colectiva.

Hacemos un llamamiento generalizado a NO RENUNCIAR AL DEBER DE PARTICIPAR EN LA GESTIÓN Y RESOLUCIÓN DE LOS PROBLEMAS SOCIALES. Eso debe de volver a ser  la política, entendida como el arte de la convivencia y no como viene siendo impunemente practicada  en la actualidad,  un abuso ostentoso del poder por y para el poder.

Nuestra vocación es abrir nuevos espacios de participación directa que puedan incidir favorablemente en el bien de nuestra comunidad.

No queremos ser Lehendakaris, queremos ser Ciudadana/os Activa/os y Conscientes que practican sus derechos políticos.

Aún cuando nuestra propuesta, es de clara superación transformadora del sistema desde su raíz,  en las circunstancias actuales queremos hacer valer nuestra iniciativa en la denuncia, pero también en la colaboración con quienes individual, colectivamente e institucionalmente, tomen como prioridad al cuidado y protección de la sociedad.

Tenemos, sin embargo, muy a nuestro pesar, la sensación de que esa prioridad queda velada por la lidia de estrategias y la disputa de poltronas, escaños, sueldos e influencias, mientras observamos las sillas del cuidado colectivo vacías. Nosotros/as les invitamos a ocuparlas e incluso a ir un poco más allá, acercándose directamente a las plazas y calles, en las que no resulta siempre fácil actuar pero que dan mucho más valor al trabajo empezando desde la base.

A menudo encontramos dificultades debido a trabas legales y aplicaciones arbitrarias o abusivas de las leyes. Aquí cabe recordar a muchos ciudadanos sancionados y agredidos brutalmente cuando ejercían una protesta  pacífica, por medios y métodos totalmente desproporcionados.

ALGUNAS MEDIDAS DE URGENCIA

A pesar de que la propuesta del movimiento del que formamos parte trabaja, como ha quedado dicho, en la alternativa de un sistema que claramente no se sostiene en su conjunto, planteamos COMO MEDIDAS DE URGENCIA las siguientes propuestas que posibiliten que cada instancia institucional e interlocutor social se haga cargo, junto con la ciudadanía y en alianza con ella, de los numerosos desafíos inaplazables.

EXIGIMOS, a los componentes de las listas electorales, algunos futuros cargos electos del parlamento vasco, partidos políticos y a la ciudadanía en general, como interlocutores activos en las próximas elecciones al Parlamento Vasco, a:

PARTIDOS POLÍTICOS Y FUTUROS CARGOS ELECTOS:

1. Eliminación de privilegios de la clase política:

  • Prohibir la fijación arbitraria de sueldos, pensiones vitalicias, dietas injustificadas y demás bonificaciones extraordinarias que puedan recibir los políticos. Su retribución se graduará en función de sus responsabilidades y de la mediana salarial del territorio.
  • Necesidad de poseer la cualificación requerida para cada puesto.
  • Exigimos la redacción de un código ético deontológico de cada partido político, difundiendo su edición junto con su programa y de obligado cumplimiento.
  • Reducción radical de los cargos de confianza.

2. Separación de poderes efectiva: Judicial, legislativo y ejecutivo. Necesidad de sometimiento del poder judicial al legislativo.

Necesidad de reconocimiento y separación efectiva también para el cuarto poder: el informativo.

3. Reforma íntegra del modelo parlamentario y del sistema electoral Vascos: Creación de una Comisión Especial en la cámara vasca para el estudio e introducción  de una Democracia participativa que facilite y promueva la participación ciudadana mediante la implantación de sistemas de información, formación y voto electrónico.

4. Crear mecanismos de control ciudadano para la exigencia efectiva de responsabilidad política a los cargos electos y el obligado cumplimiento de sus programas electorales. Si no los cumple tendrán consecuencias.

5. El voto en blanco y el nulo, que sean computables, consistiendo en dejar los escaños vacíos en proporción al número de electores que votaron en blanco o nulo.

6. Legitimación de referémdum vinculantes (legislación estatal).

7. Reorganicen la red de servicios sociales públicos revisando la adecuación y cantidad de prestaciones y sistemas de control. Eliminen la duplicidad de departamentos, las prácticas inapropiadas e ineficaces. Reduzcan los sueldos escandalosos de algunas bandas salariales y sitúen a toda esta red al servicio eficaz y accesible de la ciudadanía más allá de las políticas acomodadas y de cara a la galería. Eliminen los programas públicos de dudosa eficacia que no van más allá de la propia propaganda de los departamentos que las impulsan y acaben con la estafa de la pseudo formación de los funcionarios.

8. Inicien una remodelación de la Ertzaintza tanto en funciones como procedimientos, eliminando de su dotación las armas, prácticas y procedimientos que puedan poner en riesgo la vida e integridad física de las personas. Entiendan que el concepto de proporcionalidad es fundamental, y cumplan con el deber de proteger a aquellos que luchan altruista y pacíficamente por mejorar las condiciones de vida DE TODXS (incluidos los policías).

9. Elaboren un plan de persecución y reducción del escandaloso fraude fiscal de nuestra comunidad.

10. Promuevan para la Comunidad, un programa económico y energético que sea sostenible y respetuoso con el medio ambiente y el ámbito rural y paralicen cualquier proyecto iniciado que no respete esta máxima. Recuerden que los recursos del planeta no son ilimitados. Pueden valerse para este fin de un buen programa público de empleo.

11. AUDITORÍA PÚBLICA DE LA DEUDA: Ordenen una auditoria de la deuda planteada como pública en su totalidad, con control ciudadano en la ejecución de la misma. Tanto los creadores de la misma como los adquirientes de la parte ilegítima, se responsabilizarán de sus actos.

Cuestionen la legitimidad de lo que ustedes llaman “deuda” y mientras no este auditada, ejerzan insumisión al pago prioritario de la misma, a las ultimas leyes aprobadas y a los últimos cambios constitucionales realizados a tal fin (ordenes antidemocráticas de la Troika).

Recordemos que la deuda de los gobiernos al invertir en agentes externos arriesgando recursos a espaldas de la ciudadanía es deuda ilegítima. Se ha adquirido sin consultarnos ni escuchar las evidencias históricas, las prevenciones ni propuestas de expertos, sin debates  parlamentarios, ni la meta del bien común.

No pagamos su deuda, la de la especulación del crédito barato y del ladrillo, ni admitimos los salvajes recortes que pregonan los voceros del poder financiero europeo y global, FMI, BCE, y Bruselas.

12. Reducir el número de firmas necesarias para llevar adelante una iniciativa legislativa popular (ILP) incrementando así la interacción entre el pueblo vasco y sus representantes. Una vez recogidas el número de firmas requeridas, realizar un referéndum vinculante sobre el tema.

13. Elaboren una Ley de Procedimiento Urgente para ayudar a las personas en situación de desahucio y desamparo por la pérdida de vivienda o puesto de trabajo, así como en caso de enfermedad.

14. Una cultura de paz basada en valores y derechos humanos para la resolución de los conflictos presentes y futuros, sin buscar en el conflicto actual una rentabilidad partidista.

¿ Incluirán estas medidas de urgencia en sus programas?

Para llevar a cabo algunas de éstas, vemos necesario ejercer un cierto grado de desobediencia. ¿Hasta qué punto están dispuestos a ello en pos del poder que el pueblo les otorga, en contra del poder financiero, instituciones superiores, grandes corporaciones, etc…?

A LA CIUDADANÍA

  1. Despertemos del letargo inducido por las estrategias narcóticas del  entretenimiento de masas y tomemos conciencia ciudadana. Impliquémonos  en la política y construyamos un proceso democrático real, participativo  y eficaz. Exijamos nuestro espacio participativo.
  2.  Cooperemos para construir nuestro futuro, seamos responsables con  nuestros hábitos de consumo, modo de vida e interrelaciones.

Participemos en el cambio mediante una reflexión individual. Sin un cambio interior, no habrá cambio exterior.

En  resumen, consideramos que este modelo está agotado y que como se ha  mencionado con anterioridad se perfila ineludiblemente un nuevo  paradigma de vida y organización social.

Los  viejos esquemas y quienes los han mantenido/detentado durante años  deben ser sustituidos, esto resulta inevitable y es solo cuestión de  tiempo. Colaboremos en ello, creamos en el cambio que queremos ver,  vivir y legar.

En Bilbao, a 15 de Septiembre de 2012.  (Ekoetxea)

m15mbidasoa@gmail.com, tolosa15m@gmail.com, m15mbizkaia@gmail.com, acampadadonostia@gmail.com, http://acampadagasteiz.com/

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s